Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
DEBAGOIENEKO PASTORIEK III. ARGAZKI DIGITAL LEHIAKETA
Debagoieneko Pastoriek Taldea, Debagoieneko gazta ekoizlez osatuta dago eta azken urteotan hainbat promozio jarduera antolatu ditu. Elkarlanean antolatuko duen hurrengo ekintza Debagoieneko Artzainen bosgarren eguna izango da eta argazki lehiaketa bertan antolatuko diren ekintzen barruan kokatzen da.

 

PARTE HARTZAILEAK:

 

Edonork parte hartu ahal izango du lehiaketa honetan. Partaide bakoitzak, gehienez, 3 argazki aurkeztu ditzake. Salbuespena: lehiaketaren antolaketarekin harreman zuzena dutenek ezingo dute parte hartu.

 

GAIA:

 

Irudien gaia ondorengoa izango da: Debagoieneko artzaiak. Lehiaketan parte hartzeko, argazkiak gure eskualdeko herri baten ateratzea ezinbestekoa da: Antzuola, Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Elgeta, Eskoriatza, Leintz Gatzaga edo Oñatin.

 

ARGAZKIEN FORMATUA:

 

Argazkiak bakarrik modu digitalean aurkeztu daitezke eta ondorengo ezaugarriak izango dituzte:

- Formatua: JPG

- Gutxienez erresoluzioa: pantailako gutxienez 1600x1200 pixel

- Artxiboaren tamaina: 1 MG eta 5MG tartean

 - Zuri-beltz edo koloretan Argazkiak digitalki moldatuta egon daitezke baina fotomuntaketak ez dira onartuko. Era berean, aurretik beste argazki lehiaketetan ez aurkeztutakoak eta inon lehenago ez publikatutakoak izango dira.

 

AURKEZPENA:

 

Argazkiak aurkezteko, www.turismodebagoiena.com web orrialdean dagoen formularioa bete beharko da eta ondorengo helbide elektronikora bidali: debagoienekopastoriek@gmail.com.Argazkiak formularioarekin batera bidaliko dira.

 

Formularioa eskatzen diren ondorengo datuekin bete behar da:

Argazkiaren izenburua:

Deskribapen txikia:(argazkia non atera den esan beharko da bertan, hau da, eskualdeko zein herritan atera den zehaztu behar da)

Argazkian agertzen den artzainaren izena:

Egilearen izen-abizenak:

Egilearen adina:

Debagoieneko zein herritan atera den argazkia:

E-maila:

Telefonoa:

 

AURKEZPEN EPEA:

 

Argazkiak aurkezteko azken eguna: apirilaren 24an.

Ordua: 12:00etan.

 

EPAIMAHAIA:

 

Jendearen botoa Facebook-eko on-line galerian:

Edonork edukiko du botoa emateko aukera.

 

Horretarako,https://www.facebook.com/Debagoiena orrialdean argazki galeria bat argitaratuko da apirilaren 25etik maiatzaren 11 arte. Jendeak, “atsegin dut” eginez gehien atsegin duen argazkia bozkatuko du. Argazki bat baino gehiago bozkatu daiteke eta “Atsegin dut” bakoitza boto bat izango da.

 

Jendearen botoa apirilaren 1an egingo den erakusketan: Ondoren, Facebook galerian boto gehien jasotako 20 argazki aukeratuko dira maiatzaren 13an, Aretxabaletako plazan egingo den erakusketan, ikusgai egoteko. Egun horretan, jendeak paperezko botoaz zuzenean bozkatzeko aukera izango du goizeko 10:00etatik 12:00etara. (Facebooken irabazten duen argazkia ez da jarriko Aretxabaletan jarriko den erakusketan)

 

SARIAK:

 

A  Facebook galerian “atsegin dut” gehien jasotako argazkiak ondorengo saria izango du: Debagoieneko XXV. Jardunaldi Gastronomikoko menua (bi pertsonentzako bazkaria edo afaria) eta Idiazabal Jatorrizko Izendapenaren eskutik produktu sorta.

 

B Maiatzaren 13an, Aretxabaletako plazan egingo den helduen mailako erakusketan, paperezko boto gehien jasotako argazkiak ondorengo saria izango du: Debagoieneko XXV. Jardunaldi Gastronomikoko menua (bi pertsonentzako bazkaria edo afaria) eta Idiazabal Jatorrizko Izendapenaren eskutik produktuen sorta.

 

C Maiatzaren 13an, Aretxabaletako plazan egingo den erakusketan, zuzenean paperezko botoa emandakoen artean zozketa bat egingo da ondorengo saria banatzeko: Idiazabal Jatorrizko Izendapenaren eskutik produktuen sorta.

 

SARI EMATEA:

 

Maiatzak 13, Debagoieneko Artzainen bosgarren egunean Aretxabaletan 12:30etan egingo da.

 

ARGAZKIEN ARGITALPENA:

 

Argazkiak Facebookeko galerian agertzeaz gain, lehiaketaren ondoren www.flickr.com/photos/turismodebagoiena on-line galerian argitaratuko dira. Gainera, galeria bakoitzeko boto gehien jasotako 20 argazkiak, maiatzaren 13an, Aretxabaletan egingo den Debagoieneko Artzainen Bosgarren Egunean zehar egingo den erakusketan egongo dira ikusgai. (Facebook-en irabazlea ezingo da bozkatu).

 

ARGAZKIEN ESKUBIDEAK:

 

Lehiaketan saritutako lanak antolatzaileen esku geratuko dira komertzial izaera gabe erakutsi edo argitaratzeko eskubide denak izango dituztelarik (beti ere egilearen izena azalduz).

 

DATUEN BABESA:

 

Formularioan agertzen diren datuak eta ematen diren gainerako datu pertsonalak isilpean mantenduko dira eta DEBAGOIENEKO MANKOMUNITATEAren titulartasunpeko eta ardurapeko fitxategi batean sartuko dira. Norberaren datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta horien tratamenduaren kontra agertzeko eskubideak baliatzeko Arrasateko Nafarroa etorbideko 17. zenbakian Debagoieneko Mankomunitateak duen egoitzara zuzendu beharko da.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE