Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Laura Saez nagusitu da II. Lagunarteko Squash Topaketan
AKE-Squash taldeak antolatuta, zapatuan jokatu zen Musakolako kiroldegian
I.B.G. / 2011ko ekainak 6, astelehena


Zapatuan AKE-Squash taldeak II. Lagunarteko Squash Topaketa antolatu zuen.  Musakolako kiroldegiko pistetan 13 lagun elkartu ziren goiz partean, eta denak bi multzotan banatu ostean sailkapen faseari ekin zioten goizeko 10:00etan.  

Sorpresa ugari izan ziren, eta Euskadiko Rankinean hoberen klasifikatuta dagoen Silveiro Alvarezek kontsolazio koadroa jokatu behar izan zuen.  Finalera Igor Ansoategi eta Laura Saez heldu ziren, eta sailkapen fasean jokatutako partiduan Ansoategi nagusitu bazen ere, azkenean Laura Saez geratu zen txapeldun.  

Partiduak amaituta, parte hartzaile guztiak Apotzagako sozietatera joan eta paella eder batekin indarrak berreskuratu zituzten.  Antolatzaileak pozik agertu dira topaketa honek izan duen erantzunarekin, eta deia egiten diote jendeari kirol hau ezagutu eta uztailaren 16an jokatuko den Debagoieneko Txapelketan parte hartzeko.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE