Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Txostena

1. Lurraldea

Arrasate/Mondragón herriak, 33 km2ko luze-zabalera duenak, erdialdea itsas-mailatik 211 metrora du eta bere altitude garaienak 1.117 metro ditu Udalatxen gailurrean. Donostiatik 78 kmra aurkitzen da, Gasteizetik 35kmra eta Bilbotik 54 kmra.

 

Arrasate Debagoiena eskualdearen ardatza kontsideratzen da. Geografikoki eskualde hau Euskal Autonomi Erkidegoaren erdialdean kokatzen da eta Lurralde Historiko batean, Gipuzkoan, bi estatu ezberdinen artean, Espainia eta Frantzia, leku estrategiko batean dago. Hala ere, garraioen azpiegituren falta nabarmena denez -gaur egun hainbat proiektu abian daude hau konpontzeko- bere kokagune geografikoa ez da guztiz aprobetxatzen.

 

Debagoiena izaera propio, sendo eta finkoa izateagatik ezaugarritzen da, kohesio funtzional indartsua du, eta hau historikoki urteetan zehar garatu den dinamismo sozialak, ekonomikoak eta enpresarialak eman dituzten datuek berresten dute. Gaur egun, enpresa proiektuen eta komunikazioen hobekuntza sustatzen duten proiektuen ondorioz, eskualdea erronka berri eta garrantzitsuen aurrean dago, eta Euskal Herriko hirien arteko sisteman bere posizioa gehiago indartu dezake.

 

Gipuzkoako Lurralde Historikoko beste herrietan gertatzen den bezala, espazio fisikoa baliabide mugatu bat da eta herriko garapen proiektua baldintzatzen du. Arrasate, hiriko izaera duen udalerria da eta bertan oso urbanizatuak dauden azalerak eta landako ingurumen paisajistikoa kontserbatzen duten guneak bizilagunak dira, biztanleen bizi kalitatea eta lekuaren erakargarritasun maila areagotuz.


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE