Kartela: Euskal Herriko Trikitixa Elkartea / Argazkia: Txokomusikala / Testua: Gontzal Landa Herbias / 2017ko azaroak 28, asteartea
Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak aurten abian jarri du nazio mailako maketa lehiaketa, hain zuzen, 25 urtez azpiko trikitilariei bozgorailu-lana egiteko.
Hala, neska-mutilek aurkeztutako abesti guztietatik epaimahaiak 10 aukeratu zituen, eta kantu hauekin 'Haziak' diskoa osotu zuten.
10 abesti horietatik Irati Gutierrez arrasatearrak bi abestitan parte hartu zuen, eta Olatz Alberdi bergararrak batean. Azpimarratzekoa da biak ala biak Arrasateko Trikitixa Eskolako partaide direla.
Lan hau, Durangoko Azokan erosgai izateaz gain, trikitilariek zuzenean aurkeztuko dute abenduaren 9an, Durangon bertan, arratsaldeko 17:30ean.