Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

San Josepe berreskuratzeko proiektu guztiak, hemen iruditan

26 proiektu jarri dira ikusgai Kulturateko areto nagusian. Arrasatearrek aukera daukate, aretoan bertan, nahi duten ideiaren alde bozkatzeko. Boto gehien jasotzen duen ideia finalera pasatuko da.

G.L.H. / 2008ko urriak 15, eguaztena

Ze egin daiteke San Josepeko harrobiak utzitako espazioan? Arrasatear talde baten ekimenez, Arrasateko Udalak ideien lehiaketa bat antolatu du, galdera horri erantzunak biltzeko asmoz.

Deialdi horri erantzunez, hainbat norbanakok eta enpresek euren ideiak aurkeztu dituzte. 26 proiektu izan dira guztira, eta denak erakusketa baten jarri dira, Kulturateko erakusketa aretoan. Arrasatearrek ideia horiek ikusteko aukera dute atzodanik.

Gainera, Arrasaten erroldatutako 16 urtez gorako pertsonek ahal izango dute nahi duten ideiaren alde bozkatzeko. Herritarren botoek erabakiko dute zein izango den ideien lehiaketako finalistetako bat. Epaimahaiak aukeratuko ditu beste lau finalistak.

Erakusketa aretoa zabalik dago asteartetik igandera (biak barne), arratsaldeko 17:30etik 20:30era. Azaroaren 9ra arte egongo da aukera ikusteko, aztertzeko eta bozkatzeko. Atzo (lehen egunean) herritar batzuek euren botoa eman zuten, etorkizuneko ideia baten alde. Hauek dira aurkeztu diren proiektuak:

 

590.26.Re-generacion.SJK (id: 7066648) Re-generación 2020: Proiektu honetan ofizinak, etxeak, komertzioak... ageri dira.

 

590.25.Alud.SJK (id: 7100286) Alud 2019: Proiektu honetan etxebizitzak, ofizinak, berdeguneak,... ageri dira.

 

590.24.Nidier.SJK (id: 7127585) Nidier 0000: Proiektu honetan industriagune berri bat, etxeak, komertzioa,... ageri dira.

 

590.23.Universal.SJK (id: 7156254) Universal 2008: Proiektu honetan etxeak, komertzioak,... ageri dira.

590.22.Oikopolis.SJK (id: 7184133)Oikopolis 9009: Proiektu honetan bi dorre ageri dira (Ingurumenaren Unibertsitatea).

590.21.EkoHarrobia.SJK (id: 7209702)EkoHarrobia 1234: Proiektu honetan energia berriztagarriak lortzeko azpiegiturak ageri dira.

590.20.Crisalida.SJK (id: 7232096)Crisálida 0001: Proiektu honetan bi dorre ageri dira, industriarako, aparkamenduetarako,...

590.19.Frisch.SJK (id: 7253475)Frisch 0111: Proiektu honetan komertzio-zentro bat, zinemak,... ageri dira.

590.18.Eko.Amaraun.SJK (id: 7273279)EkoAmaraun 1111: Proiektu honetan komertzioa, etxeak, ospitale bat,... ageri dira.

590.17.KO.SJK (id: 7295706)KO 0000: Proiektu honetan urez inguratutako ofizinak, komertzioa,... ageri dira.

590.16.Inbiou.SJK (id: 7316556)InBiou 1234: Proiektu honetan auditorio bat, 630 aparkaleku,... ageri dira.

590.15.Bideberde.SJK (id: 7337516)BideBerde 1234: Proiektu honetan kirolguneak, komertzioa, aparkalekuak... ageri dira.

590.14.Geoda.SJK (id: 7357264)Geoda 2055: Proiektu honetan Arizmendiarrietaren museo bat, komertzioa,... ageri dira.

590.13.Topografia.SJK (id: 7378537)Topografia 0508: Proiektu honetan etxeak, komertzioa, biblioteka bat,... ageri dira.

590.12.Zauria.SJK (id: 7400598)Zauria 1234: Proiektu honetan hipermerkatu bat, kultur zentro bat,... ageri dira.

590.11.Tronera.SJK (id: 7418928)Tronera 0123: Proiektu honetan etxeak, ibai-parke bat,... ageri dira.

590.10.Aterpe.SJK (id: 7436452)Aterpe 1908: Proiektu honetan etxeak, auditorio bat,... ageri dira.

590.9.Crochet.SJK (id: 7458643)Crochet 0006: Proiektu honetan auditorio bat, erabilera anitzeko eraikin bat,... ageri dira.

590.8.Harrizate.SJK (id: 7477254)Harrizate 1259: Proiektu honetan etxeak, zerbitzuak,... ageri dira.

590.7.Kaiku.SJK (id: 7495884)Kaiku 0000: Proiektu honetan zentro komertzial bat, etxeak,... ageri dira

590.6.HaratHonat.SJK (id: 7515151)HaratHonat 2020: Proiektu honetan kultur- eta kirol-zentro bat, etxeak,... ageri dira.

590.5.Oihan.SJK (id: 7531543)Oihan 0000: Proiektu honetan unibertsitatea, apal mikroklimatikoak,... ageri dira.

590.4.Kisky.SJK (id: 7548611)Kisky 1331: Proiektu honetan komertzio-zentro bat, imajinaren museo bat,... ageri dira.

590.3.Eskua.SJK (id: 7566688)Eskua 2008: Proiektu honetan eskalada parkeak, teleferikoak,... ageri dira.

590.2.Fels.SJK (id: 7583064)Fels 2012: Proiektu honetan merkatu plaza bat, anfiteatro bat,... ageri dira.

590.1.Suelo.SJK (id: 7599087)Suelo 2015: Proiektu honetan boulevard-ak, parking publiko bat,... ageri dira.

 


Informazio gehiago: Kulturateko erakusketa aretoan.


 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE