Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
'La otra URSS' dokumentala pantailaratu da

Komunismoaren inguruan solastu da Jaikik antolatuta

Kapitalismoari buruzko kritika zorrotza ere egin zen atzo arratsaldeko gaztetxeko ekitaldian.

 (id: 6892570)


Bideoa: 'La Otra URSS' / Testua eta argazkia: Gontzal Landa Herbias / 2018ko urriak 29, astelehena

 

Jaiki talde politiko berriak antolatuta, Sobietar Batasunaren inguruko ekitaldia egin zen atzo arratsaldean gaztetxean.

 

'La Otra URSS' dokumentala pantailaratu zen, eta ikus-entzunezko honek azpimarratzen ditu sistema kapitalistako ikuspuntu ofizialak Sobietar Batasunari buruz azaldu izan ez dituen hainbat informazio. Halaber, kapitalismoari kritika zorrotza egiten dio.

 

Proiekzioaren ostean, ekitaldira bertaratutako herritarrak komunismoaren, kapitalismoaren,... inguruan solastu ziren.


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE