Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Gaur berriz, Aba Taano taldeak kontzertua eskainiko du Amaia antzokian

Mundukidek 20. urteurrena ospatu du Kulturateko klaustroan

 (id: 7061836)Testua eta argazkiak: Marijo Simon. 2019ko azaroak 8, ostirala.

 

Mundukide Fundazioak 20. urteurrenaren ekitaldi nagusia egin zuen atzo Kulturateko klaustroetan. Ane Irazabal kazetari arrasatearrak gidatuta urte hauetan fundazioak emandako urratsak errepasatu zituzten, baita ere, martxan jarritako proiektuak. Ekitaldian Mundukideko sortzaileek, bazkideek, boluntarioek, kooperanteek, bazkide diren erakunde eta kooperatiben ordezkariek parte hartu zuten.

 

Ekitaldia Aba Taano Gospel taldeak Ugandako soinuekin ireki zuen. Ugandarrek gaur arratsaldeko 20:00etan kontzertua eskainiko dute Amaia Antzokian. Ondoren, modu batean edo bestean, Mundukiden lan egiten izan direnak, edo fundazioarekin kolaboratu dutenak eszenatokitik igaro ziren, besteak beste,  Javier Ruiz de Muniain, Jose Mari Ortubai, Leire Mugerza, Monika Gago eta Aritz Otxandiano. Baita ere, Mundukideren Brasileko, Kolonbiako eta Mozanbikeko ordezkariek parte hartu zuten euren esperientziak partekatuz.

 

Mundukideren Brasil eta Kolonbiako programetako ordezkariek Arrasate bisitatu dute

 

 

Mundukidek zenbait ekintza antolatu ditu aste honetarako

 

 

 


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE