Kanpaia nahi ez duenak aditu, ez dezala soka mugitu.

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
   
Zorionak zuri doinupean, Mondrako neskek euren egun handia ospatu dute
25. urteurreneko ospakizunen barruan, zapatuan Reala eta Prainsa Zaragoza aurrez aurre egon ziren Mojategin. Norgehiagoka 2-0eko emaitzaz amaitu zen txuri-urdinen alde, halere, hitzordua futbola baino askoz ere gehiago izan zen.

595.5 (id: 7633594)

 

Isei Barbero / 2011ko azaroak 20, igandea



Mondrako emakumezkoen taldea 25. urteurreneko ospakizunetan murgilduta dago buru-belarri, eta zapatuen euren egun handia ospatu zuren.  Zuloaga eta Ezkurraren neskek atsedena zuten asteburu honetan, halere goi mailako futbola ikusteko aukera egon zen Mojategin.  Izan ere, 1. mailako bi talde izan ziren aurrez aurre Mojategin zapatu arratsaldean, Reala eta Prainsa Zaragoza.  

Zalantza izpirik gabe egun berezia izan zen Sokoa Azkarate Errealeko atezainarentzat, Mondran urte asko eman eta 2008an Donostiara joan ostean, etxera itzuli baitzen atzo.  Norgehiagoka osoan askoz ere hobeto aritu ziren donostiarrak, eta atsedenaldira 0-0ko berdinketarekin joan baziren ere, txuri-urdinek bi gol sartu zituzten bigarren zatian,  Honen bestez, azken emaitza 2-0 izan zen Realaren alde.

Dena den, atzokoa partidu bat baino gehiago izan zen, mende laurdena ez baita egunero betetzen.  Partidua hasi aurretik bizi izan ziren unerik hunkigarrienak.  Zelairatzerakoan Mondrako Futbol Eskolan dabiltzan bi neskek oroigarri bana eman zieten Erreala eta Prainsa Zaragozako kapitainei, atzokoan txuri-urdinen kasuan Sokoa Azkarate.  Ondoren, kadete mailako neskek “Zorionak zuri” abestu zuten.

595.9 (id: 7683715)

 

Esan bezala, atzoko ospakizunean kategoria guztietako Mondrako neskek hartu zuten parte, eta infantil mailakoak ez ziren salbuespena izan.  Zentzu honetan, honako hauek partiduaren atsedenaldian irten ziren berdegunera, eta euren trebezia erakutsi zuten baloiarekin.  Zelai erditik jaurtiketa eginez, baloia sareetara bidaltzen ahalegindu ziren.  Lehiaketa honetan Miren Antxia izan zen trebeetan, baloia zuzen zuzenean ate barrura bidali baitzuen.

Laburbilduz, egun borobila Arrasateko emakumezkoen futbolerako, guztiek bikain pasatu baitzuten arratsaldea.  Seniorrek, atsedenaldia izan arren, ospakizunetan buru belarri egin zuten lan arratsalde osoan zehar.  Norgehiagoka ostean guztiak elkartu, eta Euskal Herrian ohikoa den moduan amaitu zuten ospakizuna:  afari on batekin.  Ziur asko bat baino gehiago ordu txikietara arte ibili zela parrandan.  Egunak merezi zuen, aurretik aipatu bezala, 25 urte ez baitira betetzen egunero.


ARGAZKI GALERIA

 

 

595.1 (id: 7600543)

 

595.2 (id: 7608919)

 

595.3 (id: 7617299)

 

595.4 (id: 7626045)

 

595.6 (id: 7642256)

 

595.7 (id: 7651293)

 

595.8 (id: 7661179)

Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE