Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Iaz 4.000 Ahobizi eta Belarriprest inguruk parte hartu zuten
GEIKEk Euskaraldia aurkezteko Herri Batzarra egingo du bihar
Hitzordua Kulturaten izango da, arratsaldeko 18:30ean 2020ko Euskaraldia aurkeztu, herritarren iritziak jaso eta herri gisa izena emango den erabakitzeko.

Testua eta kartela: AED. 2019ko urriak 29, asteartea.

 

 GEIKEk Eukaraldia prestatzeko Herri Batzarra bihar, asteazkena,  egingo du Kulturateko areto nagusian arratsaldeko 18:30ean, 2020ko Euskaraldia aurkeztu, herritarren iritziak jaso eta herri gisa izena emango dugun erabakitzeko. Iaz 4.000 Ahobizi eta Belarriprest inguruk parte hartu genuen.

 

Aurreko urtean Euskaraldiaren lehenengo edizioa burutu genuen eta herritarron parte hartzea ikusita, arrasatearrok portatu ginela ezin da ukatu. Hori horrela, herritarrok emandako balorazioetatik eta azaldutako gogotik abiatuta, GEIKEk argi dauka Arrasateko herritarrok eta eragileok bigarren ekitaldirako pausua emateko aukera bikaina dugula. 

 

Dena dela, erabakia herritarrekin eta eragileekin batera hartu nahi dugunez, Herri Batzarrera deitzen ditugu, Arrasatek Euskaraldiari bai esango ote dion eta, hala izanez gero, ekimena aurrera eramateko jarraituko dugun antolaketa eta dinamikak ere denon artean adosteko.  

 

 (id: 7044292)

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE