Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Mariam Bilbatua HUHEZIko irakasleak bikain cum laude jaso du bere doktore tesiaren defentsan

300 (id: 7221129) 

 

  

2010/01/17


    

Urtarrilaren 12an Mariam Bilbatua HUHEZIko irakasleak bere doktore tesia defendatu zuen Donostian, EHUren Pedagogia Fakultatean, eta Bikain cum laude jaso zuen.

 

Tesiaren izena: “Irakasle-ikasle eta ikasleen arteko interakzioak irakurketa eta idazketaren ikaste prozesuaren hastapenetan”.

       

Epaimahaia


Doktore hauek osatu zuten epaimahaia: lehendakaria: Feli Etxeberria (EHU). Bokalak: Irene Lopez Goñi (NUP), Matilde Sainz (MU) eta Patxi Salaberri (NUP). Idazkaria: Asier Huhegun (EHU). Tesi zuzendaria, berriz, Lontxo Oihartzabal izan zen.


Tesiaren nondik norakoak

  
Mariam Bilbatuak egindako ikerketak hainbat galdera argitu nahi izan ditu, denak ere eskola testuinguru zehatz batean kokatuak, hain zuzen ere, murgiltze ereduko 5 urteko haurren lau gelatan, ikasten ari direnak zelan irakurri eta idatzi. Ikertzaileak argitu nahi izan du zelan gertatzen den prozesu hori.


Ondorioak

 
Ondorioei dagokienez aipatu behar da lau irakasleen irakaste prozesuan estrategia desberdinak azaldu direla eta desberdintasunak esanguratsuak izan direla; haietariko zenbaitek egoera soziolinguistikoaren eragina erakusten dute, beste batzuek, ostera, irakasle bakoitzak irakaste prozesua ulertzeko modu desberdinak dituela adierazten dute.

 

Bestalde, ikasleen ikaste prozesuan eragin positiboa izan dezaketen zenbait estrategia identifikatu dira.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE