Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Auzoko Jai Batzordeak prest dauka egitaraua

"Garagartzako Jaietan, zapatuan buzkantzarik ez, baina ekitaldi ugari izango dira"

Orain arte buzkantza-jana egiten zen ostiral eta zapatuan. Alabaina, zapatukoa kendu behar izan dute antolakuntzan, besteak beste, "auzotarrek zapatuan jaiaz behar bezala gozatu ahal izateko". Horrela, "zapatua batez ere auzotarrentzat izango da", baina jaiak orain arte bezala "Arrasaterentzat irekiak izango dira".

595.Garagartza.Jaietako.Batzordea19 (id: 848746)


Testua eta argazkia: Gontzal Landa Herbias / 2019ko irailak 24, martitzena

 

Jai Batzordeko lagunek antolaketa-lanak eginak dituzte, eta egun hauetan azken ukituak baino ez dira falta.

 

Aurtengo berritasunetako bat da buzkentza-jana ostiralean soilik izango dela, bi arrazoirengatik, Jai Batzordeak azaldu bezala:

 

"Jaiak aurrera eramateko laguntzaile asko behar dira, baina gero eta gutxiago daude. Kontuan hartzekoa da guri zapatuan buzkantza-janaren prestaketak, jaietaz gozatzen ari garenean, etenaldi bat suposatu izan digula".

 

Gainera, "orain arte domeka geratu zaigu auzotarron artean festa egiteko egun bakar bezala. Horrek suposatu digu datorren egunean (astelehean) lanera kili-kolo joan behar izatea...".

 

Horregatik guztiagatik, "ostiralean auzoa Arrasateri zabalik izango da, eta zapatuan zabalik jarraituko duen arren batez ere auzotarrentzat izango da jaia. Horrela, bazkari herrikoia esaterako zapatuan ospatuko da".

 

Aurrerapen horren ondorioz "igandean 15:00etako bermutarekin jaiak amaitutzat emango ditugu".

 

Hala ere, hori baino lehen ekitaldi mordo bat izango dira Sanmigeletan, besteak beste, "zaldietan ibiltzeko aukera domekan, auzoko eskolako Judy Biallosterski irakaslearekin, iazko esperientzia errepikatuz".

 

Zapatu gauean lamiaren jaitsiera ospatuko da, gaueko 22:00ak baino geroago. "Ohitura hau lehen urtero egiten zen, baina galduz joan zen. Hala ere, auzoko haurrak dabiltza lamiaren jaitsiera berreskuratzen", eta "hori oso positiboa da".

 

 

Gainera, ekitaldi horretan aldarrikapen batzuk irakurriko dira, besteak beste, "auzoaren erdialdean autobus paradarik ez dagoela, zebrabideak falta direla, argitazpena falta dela leku batzuetan,... Kexa konstruktiboak izango dira". Horrela, auzotarrek hainbat kexa aurkeztu dituzte:

 

Auzotarrek eskatu izan dute AHTko obretako kamioiek auzo erditik ez zeharkatzea. Arazo hori konpondu da, baina orain Auzoko Batzordeak jakitera eman du "AHTko obretako langileen ibilgailuak ziztu bizian zeharkatzen dutela auzoa".

 

Kexa hori Garagartzako Batzordeak eta bizilagun batzuek aurkeztu izan diote Udalari, ibilgailu hauek behar bezalako abiaduran igaro daitezen.

 

Batzordeak adierazi du ere "Udalak jaiak baino lehen auzoan hainbat konponketa egiten dituela". "Urtero egiten dute" baloratu dute, baina egun "paseoan argirik ez dagoela".

 

Beste arazo bat fibrozementuzko hodiak dira, amiantodun hodiak: "Arazoa konpontzeko prozesua abian da, proiektuaren esleipena laster egitekoa da, eta obrak urtarrilean hastekoak dira".

 

Hortaz gain, autobus parada Arrasate-Aramaio errepidearen bazter batean dago. "Hori ez da leku egokia", eta "proposatu dugu autobus-parada beste leku batean jartzea, Garagartzako sarrerako biribilaren inguruan adibidez (elizaren behealdean). Baina ez dute onartu".

 

"Oraingo paradara joateko eskailera mordoa dago, pertsona nagusientzako desegokia, batez ere neguan. Paradako argiteria hobetu dute baina ez dago zebrabiderik". 

 

"Beste borroka bat da auzoan fibra optikorik ez dagoela. Movistar konpainiak azkenean esan digunez, Udala ez dago prest guri fibra optikoa sartzeko".

 

 

Auzo Batzordearen ordezkari berria, hau da, auzo-alkate berria Leire Iñiguez dugu, eta Beñat Arnaizek ordezko bezala dihardu. Jaietara itzulita, hona hemen jaietako egitaraua:

 

Ostirala, irailak 27:

 

19:00: Jaiei hasiera: Ikurrina ipini eta etxafuegoak jaurti.

19:30: Buzkantza-jana denentzat

22:00: Buskantza Rock 2019:

  • Kañeria 13
  • Txerrikumeak
  • Repelencia

02:00: Berakatz zopa.

Larunbata, irailak 28:

 

09:00: Diana, gaiteroen laguntzaz

11:00: Umeentzako jolasak

12:00: Hildakoen aldeko meza

13:00: Bermuta

15:00: Auzo-bazkaria eta paella lehiaketa

17:00: Auzotarren arteko jolasak

18:00: Gorriti eta bere animaliak

20:00: Pintxo pote musikatua

22:00: Lamiaren jaitsiera

22:30: DJa

 

Igandea, irailak 29:

 

10:45 Meza nagusia

11:00 Zaldiak

12:00 Euskal dantzak

13:00 Auzo luntxa

15:00 Jaien amaiera

 

Gora Garagartza! Ondo pasau!

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE