Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Bihar (larunbata) ospatuko da Ferixalekuan

Ikastolaren Egunak besoak zabalik hartuko ditu herritarrak

Egitarau zabala egongo da: gosari erraldoia, herri kirolak, Argitxoren urtebetetzea, ikasleen emanaldiak, puzgarriak, tailerrak eta txosnak.

595.Ikastolaren.Eguna.09.A (id: 6997292)


Irudiak: Arizmendi Ikastola eta MB Artxiboa / Testua: MB / 2011-ko urriak 14, ostirala

 

Arizmendi Ikastolak biharkoan bere eguna ospatuko du, ume, gazte, guraso, aitona-amona eta nahi duten guztiekin. Egitaraua:

 

9:30ean Gosari erraldoia Ferixalekuan LMH-ko 2. mailakoentzat, Lanbide Heziketako Erizaintzako ikasleen eskutik.

 

11:30etik 12:30era Herri kirolak Ferixalekuan. LMH-ko 5. mailako ikasleentzat.

 

12:30ean Argitxoren urtebetetze ospakizuna, eta LMH-ko 3. eta 4. mailetako ikasleen emanaldiak Ferixalekuan.

 

11:00etatik 14:30era puzgarriak, tailerrak eta txosnak (Andaluzia, Extremadura, Galizia, Euskal Herria eta Arizmendi Kirol Elkartea) Ferixalekuan.


Hortaz gain, Ikastolaren Egunaren harira, Gaueko Tafyd Krosa korrituko da gaurkoan. Eta bihar (larunbata) Batxilergoko hainbat neska-mutilek bizikleta txangoa egingo dute.

 

 


arizmendi.eu



EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE