Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

Julio Galartari buruzko erakusketa inauguratuko dute ostiralean

Aramaioko Sastiñenan izango da arratsaldeko 19.00-etatik aurrera

Testua: Iker Murillo / Argazkiak: Galartaren Lagunen Elkartea / 2019ko urriak 21, astelehena

Galartaren Lagunen Elkarteak eta Aramaioko Udalak, Arrasateko Udalaren laguntzarekin, Julio Galartari buruzko erakusketa inauguratuko dute ostiralean arratsaldeko 19.00-etatik aurrera.  Ikusiko ahal izango diren margoak (denak Aramaiokoak), pertsona partikularrak espreski erakusketa honetarako utzi dituztenak dira. Antolakuntzatik Deba Goieneko biztanle guztiei luzatu nahi diete Aramaiora bertaratzeko asmoarekin.

Julio Galartak 3.000 koadro inguru margotu zituen, Julio Galarta Pintorearen Lagunak Elkartearen arabera. Horien bila ibili dira azkenengo urteetan  eta honezkero 1.500 katalogatu ditu. Aramaioko etxeetan zeunden koadro gehiago lortzeko asmoarekin, deialdia zabaldu zuten udan eta orain hauek erakusteko unea ailegatu da.

Honela azaltzen zuten antolakuntzatik bilaketa hasi zenean: “Jakina da pintore arrasatearrak modu bizian zituela atsegin Aramaioko bazterrak, eta tematika horretako koadro ugari utzi zizkigun. Horietako hainbat identifikatuta daude, baina jakin badakigu oraindik katalogatu ez diren asko etxe partikularretan geratzen direla”.

Erakusketa azaroak 3-rarte ikusgai egongo da Sastiñenan. Martxan dagoen bitartean, hau izango da ordutegia:

Astelehenetik ostiralera: 18.00-20.00
Larunbata eta igandea: 12.00-14.00

 

 (id: 7175987)


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE