Testua: Mondraberri.eus. Argazkia: Narbonne. 2019ko uztailak 4, osteguna.
Abaroa Jubilatuen elkarteak antolatuta, Du Miri Kanalatik kruzeroa egingo dute irailaren 20tik 23ra arte. Prezioa pertsonako 472 eurokoa izango da, eta pertsonako 200 euro aurreratu beharko dira.
Prezioaren barruan dago:
- Zortzi egunetarako luxuzko autobusa.
- 3 izarretako hotela Narbonnen.
- 3 bazkari
- Narbonnera bisita: Herreum Romanora eta Narbonneko katedralera sarrerak, Du Midi kanaletik kruzeroa.
- Beziersera bisita: Katedralera, Terra Vinea eta Frontfroideko abadiara sarrerak.
- Bidai asegurua.
- Banako gelek gau bakoitzeko 31 euroko gehigarria izango dute
Izen ematea: Uztailaren 15etik 19ra arte goizeko 10:30ean Abaroako egoitzan.