Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

Harrapatutako pertsona medikua da

KOTXE BATEK PERTSONA BAT HARRAPATU DU

Testua: G.L.H. / 2011-ko azaroak 29, asteartea


Gaur arratsaldeko 19:30ak inguruan, Mondragones kalean, kotxe batek oinezko bat harrapatu du.

 

Testigu baten arabera, badirudi oinezkoak karretera gurutzatzerakoan ez duela ikusi kotxea hurbiltzen.

 

Kolpeak oinezkoari saihets bat apurtu dio, beraxek anbulantziako langileei azaldu dien bezala.

 

Izan ere, zauritutako pertsona medikua da. Ospitalera eraman behar izan dute, baina arazo larririk gabe. Udaltzaingoa ere bertaratu da gertaeraren lekura, laguntza emanez.

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE