Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Julia Roberts izar distiratsuak jasoko du aurten Zinemaldiko Donostia Saria
«Pretty woman» hiri ederrera etorriko da eta bere azken filma “Eat, Pray, Love“ aurkeztean gainera, irailaren 20an Donostia saria jasoko du Roberts-ek. Julia, Javier Bardem eta filman parte hartu duten aktore nahiz zuzendariarekin batera etorriko da Gipuzkoako hiriburura.
Testua: Imanol Gallego / Argazkiak: Julia Roberts, 80 egunean, Lucio eta Zinemaldia /
2010eko irailak 3, ostirala   
  
480.jr (id: 6982446) 
     

Zinemaldiaren aurkezpena egin dute gaur eta bertan, Donostia sariaz gainera, Fipresci Saria (nazioarteko kritikaren saria) Roman Polanskiri emango diotela argitu dute.

   

Dudarik gabe, aktoresa estatubatuarra izango da aurtengo zinemaldiaren lehen egunetako izarrik distiratsuena. Hala ere, zinemaldiak iraungo dituen 10 egunetan hamaika aktore eta aktoresa ikusteko aukera izango dugu.

 

 

 

480.egn (id: 7002335)

   

Milaka flashek erakartzen dituzten  izarrez gainera, Arrasatek ere bere esparrutxoa izango du aurtengo zinemaldian. Zinemira-Euskal Zinemaren Panoramak aurten Euskal Herrian ekoiztu diren lan esanguratsuenen panoramika eskainiko digu bigarren urtez, eta sail honetan arrasatearrek egindako bi lan izango ditugu.  

 

Jon Andueza zuzendariak egindako SIMPLEMENTE filma atal honen barruan ikusteko aukera edukiko dugu. Baita Aitor Arregi oñatiarraren 80 EGUNEAN zinta ere.  

 

Bigarren film honetan gainera, Mariasun Pagoaga protagonistetako bat da. Gogoan izan, 80 EGUENEAN filma ikusteko aukera izango duzuela ostiralean (hilak 10) Monterronen, UDAZABAL aisi programaren barruan.

   

480.lucio (id: 7020868)

Hau gutxi balitz, bi film hauez gainera, Aitor Arregiren LUCIO filma ere berreskuratuko du aurtengo zinemaldiak.  Duela hiru urte Zinemaldian aurkeztu bazen ere, LUCIO filma aurtengo .DOC atzera begirakoaren barruan berriro ikusteko aukera izango dugu.

 

  

   

480.ola (id: 7040509)

 

58. zinemaldi honi ongi etorria eman aurretik, azken urte hauetan bertako zuzendaria izan den Mikel Olaciregui-ri agur esan beharko diogu, izan ere, beretzat  azken zinemaldia izango da aurtengoa. Dena den, zinez beteriko 10 egun horien ostean agurtuko dugu Mikel.

   

Ahaztu baino lehen, kontuan izan irailaren 11n jakingo dugula aurtengo filmen programa guztia eta sarrerak hurrengo egunean jarriko dituztela salgai, Kursaaleko takiletan eta Servikutxa-n hortaz, adi, eta ez galdu 200 filmetik gorako aukera horretara hurbiltzeko parada.

 

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE