Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Kepa Ormaetxea eta Mariasun Pagoaga:

“Haserre gaude, urte askotan lanez eta diruz eraikitakoa kolpe batez apurtu dute”

Irati taberna eta Arrano elkartea bi arrasatear hauen izenean zeuden, eta fiskal espainiarrak eskatu zuen eurek (eta beste euskal herritar ugarik) deklaratzea.

392.Auzi.Herrik.Arras2.ITUR (id: 7402227)


Portadako eta goiko argazkiak: Artxiboa Kepa Ormaetxea / Testua: Gontzal Landa Herbias / 2014ko uztailak 30, asteazkena

 

Irati taberna eta Arrano elkartea bi arrasatear hauen izenean zeuden, eta fiskal espainiarrak eskatu zuen eurek (eta beste euskal herritar ugarik) deklaratzea.

 

Azkenean, baina, Defentsak hala eskatuta, ez zuten deklaratu behar izan Audientzia Nazionala delakoan.

 

Bi lagun hauek epaiaren inguruko ikuspuntua agertu digute gaur arratsaldean. Mariasun Pagoaga:

 

“Estatu espainiarrak bide beretik jarraitzen du, ez dauka arazoa konpontzeko gogorik, eta errepresioa jasaten jarraitzen dugu”.

 

Kepa Ormaetxeak gehitu du “haserre gaudela, ikusten duzulako urte askotan lanez eta diruz eraikitakoa bat-batean kolpe batez apurtzen dutela”.

 

Epai honek ere Garzonen teoria erabili du: “Dena ETA da”. “Teoria horren arabera, Euskal Herri erdia ETA gara”.

 

Egun “batzuei eskatzen zaie aldaketak egitea, barkamenak eskatzea,… eta beste batzuei ezer ez. Denok dakigu Ezker Abertzalea aurrerapausu ugari ematen dabilela, baina besteak atzerapausuak ematen dabiltza”. 

 

Estatu espainiarraren sententziari erantzuteko, gaur arratsaldean mobilizazioa egingo da Herriko plazan 20:00etan, "Aski da, epaiketa politikorik ez!" goiburuarekin. Sortuk deituta.

 

Hortaz gain, zapatu honetan Donostian manifestazio nazionala aurrera eramango da, eguerdiko 12:30etik aurrera.

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE