Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Txatxilipurdiko ludoteka ibiltaria Garagartzan izango da martxoan zehar
LUDOTEKA IBILTARIA eta HANKAPALO IKASTAROAK

MONDRABERRI / 2009ko martxoak 3, asteartea



hank (id: 7175891)

 

Otsailean Musakola auzoan egon ondoren, jostailu eta marterial guztiak hartuta Garagartzara gerturatuko da Txatxilipurdiko ludoteka ibiltaria.  Martxoko lau larunbatetan izango da bertako Patxixenan, goizeko 11etatik 13:30tara, 3 eta 12 urte bitarteko haurren gozamenerako.  Eguraldiak laguntzen badu, "Gure-bike"-ak eramango dituzte asteburu honetan Txatxilipurdikoek, bestela ekintza hau martxoaren 28ra atzeratuko da.  Gainontzeko auzoetan egin duten moduan, asteburu bakoitzean gai ezberdin bat landuko dute, horri buruzko eskulan, jolas eta abestiak eginezHankapalo ikastaroak Gaztetxokoetan

 

Hankapalo ikastaroak gaztetxokoetan

 

Honetaz gain Txatxilipurdik hankapalo ikastaroak antolatu ditu Gaztetxokoetan.   Ikastaro hauek Mikel Ibarzabal koordinatuko ditu, Bergarako Kukuma taldeko kidea eta hankapaloen gainean esperientzia handia duen pertsona.  Gaztetxoko bakoitzean saio bana egingo dute, eta behin gazteek oinarria hartzen dutenean hankapalo jai batekin emango diote amaiera ikastaroei.  Ikastaroen egitaraua ondorengoa izango da:

 

 

 

 

 

Martxoak 17 Musakolako gaztetxokoan

Martxoak 18 San Andreseko gaztetxokoan

Martxoak 24 Erguingo gazte txokoan

Martxoak 25 hankapalo jaia Biteri plazan

 

 
 
Informazio gehiagorako deitu 943795446 telefonora.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE