Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Hizkuntza gutxiagotuen ordezkariei harrera egin die Mondraberri.eus atariak
Ameriketatik etorritako delegazio batek Mondraberri.eus atariaren erredakzioa bisitatu du gaur goizean, euskarazko komunikabideek euskararen sustapenean egiten duten lana ezagutu nahian.
 (id: 6962374)
Ibai Trebiño / 2017-10-11

Garabide elkartearen eskutik, urria osoan zehar euskalgintzaren zein instituzioen hainbat entitate bisitatuko ditu Ameriketatik etorritako delegazioak, 'hizkuntza biziberritzeko gidaritzari buruzko ikastaldi trinkoa' programaren barruan. 

Testuinguru horretan, Mondraberriren erredakzioari bisita egin diote lagun indigenek. Euskarazko egunkariek egiten duten lana ezagutzea izan du helburu bisitak eta komunikabideek euskararen sustapenaren alde egiten duten lana gertutik ezagutu ahal izan dute. 

Aldi berean, delegazioak bere esperientziak partekatu nahi izan ditu Mondraberriko erredaktoreekin eta besteak beste, komunikate indigenetan sorturiko hainbat proiektu komunikatiboekin berri eman dute.

Ordu erdi eskas iraun du bisita eta ondoren Goiena komunikazio taldea bisitatzera joan dira, izan ere nabarmendu behar da 8 hizkuntza gutxiagotuetako 12 lagunek osatzen duten delegazioak Arrasaten emango duela eguna gaur.  
 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE