Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Maria Ubarretxena (alkate berrautatua):
"Lan egingo dugu ilusio, gogo, seriotasun eta gardentasun osoz"
Aurreko igandeko hauteskundeetan EAJ-PNVek lortu zuen orain arteko alkatea berrautatua izatea. Hona hemen bere balorazioa eta aurrera begirakoak.

595.Maria.Ubarretxena.Elma (id: 7145222)


Testua: Gontzal Landa Herbias / Argazkia: MB Artxiboa / 2019ko maiatzak 30, osteguna

 

- Zelan baloratzen dituzu Udal-hauteskundeetako emaitzak?


- Oso positiboki baloratzen ditugu, azken finean EAJ izan da indar bozkatuena. Somatzen genuen kalean jendearen gertutasuna eta arrasatearrek erabaki dute gure herri proiektuak jarraipena izan dezan nahi dutela. Guretzako garrantzitsuena izan da herritarren babesa jaso dugula.

- Nolakoa izan da hauteskunde kanpaina?

 

- Egia esan luzea egin da eta bukaerarako uste dut denok geneukala kanpaina bukatu zedin gogoa, bai herritarrek eta bai politikariok. Hala ere, oso baliogarria izan zaigu jendearen gertutasuna sentitzeko eta gertutasun horrek ere indarra eman digu hauteskunde kanpainan aurrera egiteko.

- PSErekin Gobernu berria egiteko negoziazioak hasi dituzue?


- Oraindik ez dugu alderdirik deitu esertzeko, izan ere, lasaitasunez eta patxadaz jorratuko dugun gai bat izango da. Udalean jarraitzen dugu lanean, ez da etenik egon, eta horrek lasaitasun bat ere ematen digu. Negoziaketak hasi aurretik ondo analizatu eta hausnartu nahi ditugu hurrengo lau urteetarako beste alderdiek egindako proposamenak.

- Zein gai jarri dira mahai gainean horrelako negoziaketetan?

 

- Momentuz ez dugu negoziaketarik hasi.

- Nondik jo dezake Arrasatek datozen 4 urteetan?

 

- Guk programan esandakoari helduko diogu, eta hor daude kiroldegi berria, Erguin eta Santa Teresako igogailu publikoak, ekoboulebarra bidegorriarekin edo PER-aren aldaketa besteak beste. Arrasate herri bizi, eroso, lasaia, parekidea eta euskalduna izan dadin egingo dugu lan.

- Zerbait gehitu nahi baduzu, edo erantzundakotik zerbait azpimarratu, aurrera, zurea da hitza.

 

- Bihotzez eskertu nahi diet euren konfiantza berriz ere guri eman eta gure herri proiektua babestu duten arrasatear guztiei. Lanean jarraituko dugu, orain arte bezala, ilusioz, gogoz, seriotasunez eta gardentasun osoz.   

 

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE