Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
13. postuan dago estatu mailako kopan

Iñigo Alzola Granadako proba "oso-oso gogorrean" onenen artean izan da

Arrasateko korrikalariak 30 kilometroko La Sagra Skyrace lasterketa menditsua osotzea lortu zuen atzo 03:18:54 markarekin.

595.Iñigo.Alzola.Zegama-Aizkorra.JOKIN-LARDIZABAL (id: 7999764)


ARGAZKIA: JOKIN LARDIZABAL / Testua: Gontzal Landa Herbias / 2019ko ekainak 17, astelehena

 

Estatu mailako mendiko lasterketen kopak aurrera jarraitzen du, eta atzo proba puntuagarri bat jokatu zen Granadan.

 

Lasterketaren irteera Puebla de Don Fadrique herrian zegoen, eta parte-hartzaileek 30 kilometro luzeko ibilbideari egin behar izan zioten aurre.

 

Korrikalariek 1.800 metro inguruko Calar de la Puebla eta La Sagra (2.383 metro) mendia igo behar izan zituzten.

 

Iñigo Alzolak baieztatu digun bezala "lasterketa luzea izan zen eta desnibel handikoa, baina behintzat ez zuen bero handirik egin eta giroa nahiko lehorra izan zen".

 

Lasterketa hasieran "sentsazio onak izan nituen, eta 10 lasterkari azkarren taldean izan nintzen, baina menditik jaistean postu batzuk galdu nituen, eta ahalik eta sailkapen onena lortzeko, azken igoeran esfortzu oso handia egin nuen. Oso-oso gogorra izan zen, eta izugarri sufritu nuen".

 

Iñigo Alzolak erronkari eutsi egin zion, eta "lasterketa oso-oso gogorra" izan zen arren, atleta arrasatearrak helmugaratzea lortu zuen. Gainera, meritu handiko 14. postua lortu zuen.

 

Izan ere, 3 ordu 18 minutu eta 54 ehuneneko baino ez zituen behar izan proba osorik egiteko. Horri esker, arrasatearrak Espainiako Kopako goialdeko postuetan jarraitzen du: 400dik gora parte-hartzaileetatik 13. postuan dugu.

 

Gainera arrasatearrak baloratu du "lasterketa nahi bezala ez izan arren, lau taldekideok asteburu oso ona igaro dugula".

 

Igande honetan (ekainaren 23an) Espainiako Kopako azken proba jokatuko da, eta ez da nolanahikoa izango da: Zumaian izango da eta 42 kilometro luze izango da.

 

"Ez da nire ezaugarrientzako proba egokia, baina ahalik eta ondoen egiten ahaleginduko naiz". Animo Iñigo!

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE