Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Ferixalekukoa lesio batzuen ustezko delitua izan da

Liskar bat Otaloran eta atxiloketa bat Uribarrin izan dira

Eguerdiko 13:30ean istilu bat izan da Otalorako Ferixalekuan, eta Udaltzaingoak gizonezko bat atzeman eta komisaldegira eraman du. Bestalde, gaur goizean Ertzaintzak pertsona bat atxilotu du Uribarrin.

550.Liskarra.Ferixalekuan.Herritarbat (id: 7306379)


Testua: Gontzal Landa Herbias / Argazkia: herritar bat / 2019ko irailak 5, osteguna

 

Gaur eguerdiko 13:30 aldera familia bereko bi gizonezkoren arteko iskanbila izan da Ferixaleku inguruan.

 

Gizonezko batek besteari larritasun fisiko gutxiko lesioak eragin dizkio, eta ondorioz Udaltzaingoak komisariara eraman du. Ertzaintza ere Ferixaleku inguruko gertaeran izan da.

 

Bestalde, gaur goizean ertzainek gizonezko bat atxilotu dute Uribarri auzoan, epaileak hala aginduta, gizona epaitegira eramateko. Pertsona hau epaitegitik igaro ostean libre geratu da.

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE