Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Herritarrei dei egiten diete euskaraz mintzatzera

Ospitale eta anbulatorioko 2. Euskara Planak helburu du 3 langileetatik 2k euskaraz jakitea

Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuko euskara arduradunek 2. Plana aurkeztu dute. Lehen Planeko helburuak “ez ziren neurri handi batean bete”. Egoerari buelta emateko, alde guztien inplikazioa eskatzen dute, euskara bihurtu dadin zerbitzu-hizkuntza eta lan-hizkuntza Arrasateko Ospitalean eta Anbulatorioan ere.

500.Ospit+Anbul.Euskara.Plan.Aurkezp (id: 6737452)


Testua: Gontzal Landa Herbias / Lehen bi argazkiak: G.L.H. / Azken argazkia: ESI /

2014ko maiatzak 16, ostirala

 

Arrasateko ospitaleko, Arrasateko anbulatorioko eta eskualdeko beste anbulatorioetako 2. Euskara Plana aurkeztu zuten atzo.

 

Osasun-zerbitzu horiei Debagoieneko ESI deitzen zaie (Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratua).

 

Planaren aurkezteaz arduratu ziren Juan Manuel Sanzo (zuzendari medikua eta ospitaleko jarduneko gerentea) eta Ander Manterola (planaren koordinatzailea).

 

Aurkezpenean ere parte hartu zuten Euskalgintzako zenbait kidek, tartean, euskara elkarteetako ordezkariek, udal-teknikariek, Mankomunitateko teknikariek eta langile batzuek.

 

Izan ere, “orain arte ospitaleetako Euskara Planak itxiak izan dira”, baina hortaz ohartuta, euskararen aldeko erakundeei eta gizarte-eragileei elkarlanean aritzea proposatu diete. “Zuen laguntza halabeharrezkoa da”.

 

Osasungintzako Euskara Planeko arduradunek prentsaurrekoan azaldu zuten 1. Plana 2005ean abian jarri zela, eta 6 urterako izan zela.

 

Ospitaletik onartu dute 1. Planeko xedeak “ez direla bete, neurri handi batean”. “Helburuak bete dira %72an”, euren kalkuluen arabera. Ahulgune nagusiak dira “ospitalea eta barne-harremanak dira”.

 

Izan ere, “Lehen Mailako asistentzian [anbulatorioetan] eta kanpo-harremanetan helburuak bete dira, neurri batean behintzat”. Hauek dira 1. Planak izandako emaitzak, sustatzaileen arabera:

  • Komunikazioa eta irudia: %82an bete dira helburuak
  • Kanpo harremanak: %63an
  • Barne harremanak: %35ean
  • Hizkuntza-kudeaketa: %84
  • Hizkuntza-eskakizunak: %83
  • Bikain ziurtagiriaren garapen maila: 500-550

Plana onartuta dago, eta Osakidetzaren webgunean ikusgai egongo da. Bere helburu nagusi bat da “euskara hizkuntza-lana eta zerbitzu-hizkuntza izatea, esparru batzuetan behintzat”.

 

Zerbitzu-hizkuntza, bai ahoz nahiz idatziz, kanpo harremanetan eta barne harremanetan.

 

Horretarako, planak helburu du 5 urte barru langileen %64ak jakitea derrigorrez euskara.

 

Hala ere, “derrigortasun” hau ez da beti betetzen, Euskara Planeko sustatzaileek onartzen duten bezala.

 

590.Ospit+Anbul.Euskara.Plan.Entzul (id: 6754343)

 

Gaur egun Arrasateko ospitaleko eta eskualdeko anbulatorioetako medikuen %45ak euskaraz daki (portzentaje horrek ez ditu kontuan hartzen bestelako langileak).

 

Dena den, horrek ez du esan nahi euskaraz dakitenek beti euskaraz hitz egiten dutenik paziente euskaldunekin edota lankideekin.

 

Horregatik, erabilera ere sustatzeko, 2. Planaren barruan “trebakuntza emango zaie langileei, euskaraz izan ditzaketen gabeziak gainditzeko eta hizkuntza-ohiturak aldarazteko”.

 

Hain zuzen, ohiturak aldatzeko, herritarrek ere badute zer-esana: “Pazienteek lehen hitza euskaraz esaten badute, muga psikologiko hori gainditu behar dute. Horrela, askotan ohartuko dira euren medikuak ere euskaraz badakiela, eta harremanak hizkuntza honetan izango dituzte”, azpimarratu dute.

 

Horretarako, Debagoieneko ESIk jardunaldi osoko euskara teknikaria izango du aurrerantzean. Lehen lanaldi erdiko eginkizuna zuen soilki.

 

590.Anbulatorioa.2008an (id: 6999488)

 

 

Esparru honetan herritarren hizkuntza-eskubideak aldarrikatu ohi dira. Euskara Planeko arduradunek nahiago dute “zerbitzuaren kalitateaz” mintzatzea, kalitateak hizkuntza-eskubideen betetzea ekarriko duelakoan. Plan berriak ondoko lan-ildoak ditu:

  • Irudia-komunikazioa
  • Kanpo harremanak
  • Barne harremanak
  • Hizkuntza-kudeaketa
  • Hizkuntza-eskakizunak eta derrigortasun-datak
  • Trebakuntza eta prestakuntza

Irudia-komunikazioari dagokionez, lortu asmo dira zerbitzuetako “buruen inplikazioa” eta jarri nahi dira “errotuluak soilik euskaraz, ahal den neurrian”.

 

Barne harremanei dagokienean, azpimarratu dute “langile berriak hasieratik giro euskaldunean” hartzearen garrantzia.

 

Hirugarrenik, hizkuntza-kudeaketaren arloan, hitz eman dute “jarraipen-plan zehatza” egingo dela.

 

Laugarrenik, planak finkatzen du langileen %64ak euskara jakin beharko duela Debagoieneko ESIn.

 

Ospitaleko eta anbulatorioko harreran %100ak jakin beharko du, umeei lotutako unitateetan %80a (pediatrak barne) eta beste unitateetan %60 eta %20 artean. Orokorrean, Plana bukatzerakoan 3 langileetatik 2k euskaraz jakin beharko dute.

 

Horretarako, administrazioak langileen eskura jarriko ditu prestakuntza espezifikoa, ikastaroak, saio klinikoak,…

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE