Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
MONDRA 2-3 ILINTXA

Mondrako neskek ezin izan dituzte hiru puntuak lortu Ilintxaren aurkako partiduan

Maitane Muñoz-2016/01/10

 

Ezkurraren neskek ez dute oraingoan Ilintxaren kontra hiru puntuak lortzerik izan. Taldea ondo ibili da zelaian, aukera garbiak izan ditu gol gehiago egiteko baina, ez du zorterik izan. Talde zuri-morearen tantoak Miren Antxia eta Olatz Legardaren eskutik etorri dira. Lehenengoa falta jaurtiketa baten ondorioz joan da sarera eta bigarrena, aldiz, areaz kanpoko jokaldi baten ondorioz heldu da.

 

Lehenengo zatian galtzen hasi dira baina berdinketa lortu dute atsedenaldia baino lehenago. Ilintxaren bigarren golak taldea oso ukituta utzi du. Hala ere, bigarren zatian, energiarekin irten dira eta partidua menperatzen hasi direnean legazpiarrek hirugarren gola egin dute.

 

Hurrengo hitzordua Orion izango da eta aste honetan lan gogor egin beharko dute Ezkurraren neskek norgehiagoka prestatzeko. 


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE