Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
'Loratu da hazia' diskoa erosgai dago jada

Trikitixa Eskolaren lagunek "disko oso berezia egitea lortu dugu"

Eskolako ikasle, irakasle, ikasle ohi, zuzendaritzako kide,... egin dute diskoa, Xabier Zabala eta Shot! estudioko Iñaki Bengoarekin batera. Kolaborazioak ere ez dira falta izan: Porru, Sala, Sergi, Romeo eta La Furia. Diskoa jada erosgai dago.

595.Triki.Eskola.LoratudaHazia.Aurkezp3 (id: 6344851)


Testua eta argazkiak: Gontzal Landa Herbias / 2019ko ekainak 6, osteguna

 

Arrasateko Trikitixa Eskolak eta Arrasateko Shot! estudioak apirilaren 29an ekin zieten grabaketei. 

 

Eskolaren lagun ugarik parte hartu dute abestiak sortzen, aukeratzen, grabatzen, egitasmoa sustatzen,...  

 

Diskoa 'Loratu da hazia' deitzen da, hots, Arrasateko Trikitixa Eskolaren 25. urteurrena ospatzeko sortu zuten abestia bezala. Kantu hau ere disko berriko proposamen bat da, eta diskoak guztira 11 abesti ditu.

 

"Disko berezi bat da - iragarri zuen atzo Antxon Gutierrezek, eskolako juntakideak - halakoa izatea gura genuen eta lortu egin dugu".

 

Lan amankomuna atzo aurkeztu zuten Kulturateko Jokin Zaitegi aretoan, eta 'Loratu du hazia' disko berria honezkero erosgai dago:

  • Zuk Nahi tabernan
  • Kajoi tabernan
  • Jaizale tabernan
  • Monte tabernan
  • Arteaga jatetxean
  • Ttukun kopistegian
  • Lasarteko Tirikitraukin
  • arrasatetrikitixaeskola@gmail.com helbidean

Antxonek, eskolako ordezkari gisa, aurkezpenean esker ona agertu zuen, eta hunkitu egin zen ikasleei, irakasleei, ikasle ohiei, gurasoei, etxekoei eta oro har lagundu duten guztiei eskerrak ematean.

 

595.Triki.Eskola.LoratudaHazia.Aurkezp1 (id: 6438571) 

Maixa Lizarribar irakasleak ere hitza hartu zuen, eta azpimarratu zuen diskoa egiteko "bultzatzaile, sustatzaile nagusia" Antxon bera izan dela: "Beragatik ez balitz, gaur ez ginateke hemen izango".

 

Hortaz gain, "musikari askoren laguntza izan dugu, bai grabatzeko orduan, baita kantuak uzteko garaian ere". Halaber, "diskorako kantuak aukeratzea ez zen lan erraza izan", Maixak azaldu bezala.

 

Diskoan kantu herrikoiak daude, Maixaren beraren abesti bat, baita Ane Zuazubiskar, Beñat Apraiz, Kris Solano, Irati Gutierrez eta Izerren kantuak ere, letra egile nahiz musika sortzaile gisa.

 

Kolaborazioak ez dira falta izan: "Nik beti diot Arrasate herri oso makarra dela, bere zentzu onean - adierazi zuen Maixak - eta trikitixa eskola horrelako herri batean arrotzak gara, baina moldatu egin gara".

 

Eta alde horretatik "koplak abesten jarri ditugu Porru, Sala, Sergi, Romeo eta La Furia. Prestutasun handia erakutsi dute hasiera-hasieratik".

 

Eskola ikasle guztiek ez dute parte hartu "baina asko eta asko izan dira ahotsa jarri dutenak, eta esperientzia zoragarria izan da". Kontuan hartzekoa da ikasleek, estudiora sartu aurretik, entseguak egin dituztela. 

 

Xabi Zabalak ere egitasmoan parte hartu du "eta konposizioan pisu handia izan du". Iñaki Bengoarekin batera aritu da, eta "euren aukeraketek lasaitasun handia eman dizkigute" Maixak baloratu bezala.

 

Shot! estudioak "erraztasun guztiak eman dizkigu, kudeaketa oso ona egin du, eta gainera oso etxekoa, gertukoa izan da". Trikitixa eskolak eskertu ditu ere Arrasateko Udalaren eta Kanpazar Harrobiaren laguntzak. 

 

Diskoaren portadari dagokionean, "Arrasateko Trikitixa Eskolaren funtsa islatzen" duela adierazi zuten atzoko agerraldian. Aurrera begira, Arrasateko Trikitixa Eskolak ekainaren 22an jendaurreko aurkezpena egingo du, eta bertan ere diskoa erosgai izango da.

 

Bidenabar, datorren ikasturterako matrikula zabalik dago, eta izena emateko arrasatetrikitixaeskola@gmail.com helbide elektronikora idatzi daiteke.

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE