Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Pleno-aretoan, astearte arratsaldean

Udalbatzak hainbat gai jorratuko ditu astearteko plenoan

Kulturola, Gaztematika, adinekoentzako egoitzetako lan-gatazka, estatu espainiarreko Auzitegi Gorenaren epaia,... aztertuko dituzte.
Testua: mondraberri.eus / 2019ko urriak 30, asteazkena
 
 
Udalbatzak ondorengo gaiak izango ditu mahai gainean, azaroaren 5ean, arratsaldeko 18.00etatik aurrera:
 
1.- 2019ko urriaren 1eko eta urriaren 15eko bilkurei dagozkien aktak irakurri eta onartzea.
 
2.- Udalbatzako ordezkariak izendatzea, udalbatza ordezkatuta egon behar duen erakundeetan.
 
3.- Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzarekin hitzarmena sinatzeko proposamena, udal erroldako datuak egiaztatzeari buruz.
 
4.- Osoko bilkuraren eskumenak Tokiko Gobernu Batzarrari eskuordetzeko proposamena, “Kulturola Zaharberritzeko lanak” kontratuan.
 
5.- 2018ko ekitaldiko Kontu Orokorraren espedientea onartzeko proposamena.

6.- Irailaren 30ean 2019 urteko aurrekontuaren egoeraren berri ematea.
 
7.- Informazioa kreditu aldaketen espedienteei buruz, TGBk onartutakoak 2019ko 3. hiruhilekoan.
 
8.- Arrasateko Udala atxikitzea GAZTEMATIKAri, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Haur eta Gazteen Sustapenerako Erakundearteko Sarea.
 
9.- Alkatearen ebazpenen berri ematea.
 
10.- EAJ-PNV eta EH Bildu udal taldeen mozioa, “Gipuzkoan adinekoentzako eguneko zentro eta egoitzetan irekita dagoen lan-gatazkak sortzen duen kezkaren ingurukoa”.
 
11.- EAJ-PNV udal taldearen mozioa, “Espainiako Auzitegi Gorenak Kataluniako prozesuari buruz emandako epaia dela-eta”.
 
12.- Galdera-erantzunak. 
 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE