Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Errugbia, gazte zein helduentzat, asteburu honetan ART-ren eskutik
Seniorrek lagunarteko partidua jokatuko dute zapatu goizean Mojategin eta, arratsaldean, klub zuri-moreak gaztetxoentzako lansaioa burutuko du Sebero Altubean 18:30eatik aurrera.

Isei Barbero / Argazkiak:  artxiboa / 2017ko irailak 14, osteguna


 

Aurre-denboraldiak aurrera dirau eta, honen baitan, Arrasate Errugbi Taldeko seniorrek  lagunarteko partidua jokatuko dute asteburu honetan. Igor Isasiren mutilek iraila hasieran ekin zieten entrenamenduei eta, oraingo honetan, aurkari aski ezagunaren kontra neurtuko dituzte indarrak:  Elorrio.  Bizkaitarren kontrako lehia zapatu goizean jokatuko da Mojategin, 11:30ean hasita, eta bertan sarrailagileak azken asteetako entrenamenduetan bizi izandako sentsazio onak berresten ahaleginduko dira.

 

Lehen taldearena, baina, ez da izango Arrasate Errugbi Taldearen hitzordu bakarra asteburu honetan.  Izan ere, zapatu arratsalderako klub zuri-moreak gaztetxoenei zuzendutako lansaioa antolatu du.  “Errugbia kalera” izenburupean, 18:30eatik aurrera ART-ko ordezkariak Seber Altuben izango dira, eta gerturatzen diren neska-mutikoek errugbi ezagutzeko parada izango dute bertan burutuko diren jolas eta ariketekin.

 

590 (id: 6883698)

Urrian Mojategin burututako lansaioa. 

 

Liga hasiera

 

Txapelketa ofizialei dagokionez, eta Euskadi Errugbi Federazioak kaleratutako behin behineko egutegien arabera, Kanpanzar Arrasatek urriaren 1ean ekingo dio ligari, oraingo honetan Euskal Ligako 1. mailan.  Isasiren mutilek etxetik kanpo jokatuko dute lehen norgehiagoka, BRT Menditarrak taldearen zelaian, hain justu ere.  Txapelketaren formatua liga erakoa izango da, joan-etorrikoa, eta azken jardunaldia apirilaren erdialderako aurreikusita dago.  Esan beharra dago litekeena dela, taldeen artean egon daitezkeen akordioen ondorioz, partiduetako datak aurreratu edo atzeratuak izatea. Sarrailagileen gainontzeko aurkariak honako hauek izango dira:  La Unica, Gaztedi, Getxo B, Uni Bilbo, Atletiko San Sebastian, Gernika B, Ordizia B eta Errioxa.

 

Gainontzeko kategorietan ere behin behineko egutegiak egon badaude eta, ordezkari arrasatearren kasuan, 18 urtez azpiko kadeteek ere urriaren 1eko asteburuan hasiko dute liga.  Kasu honetan, Julen Barruatiaren mutilen lehenengo aurkaria Errioxa izango da, Mojategi bisitatuko duen taldea.  Errioxarrez gain, sarrailagileen multzukide Bera Bera, Zarautz, Uribealdea, Uni Bilbo, Gernika eta Gaztedi izango dira. 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE