Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Azken agurra eman diote Joxepa Arregiri
Ekitaldi xume eta hunkigarri bateaz azken agurra eman diote Joxepa zenari senide, lagun eta ezagunek Anboto mendiaren magalean. Gero, bere errautsak aireratu dituzte bertan.

595.6 (id: 8512167)

 

K.C.- 2010/07/11

 

Ehun lagun inguru bildu dira gaur Anboto mendiaren magalean Joxepa gogora ekarri eta bere errautsak lau haizeetara zabaltzeko. Tartean Joxeparen senide, lagun eta ezagunak izan dira eta “ekitaldi xumea” egin dute han goian. Goizeko 11:00etan bildu dira guztiak Anbotosten, ehun pertsona inguru, esan moduan. Joxepa Arregi Egidazuren argazkiarekin batera Jesus Mari Zabarte semearen argazkia, arrosak, ikurrinak, euskal presoen Euskal Herriratzea eskatzen zuten banderak eta bandera errepublikarra zeuden.

595.1 (id: 8469047)

 

Merezitako agurra eman diote Joxepari; Jesus Mari Zabarte euskal preso politikoaren ama eta Pakito Arriaranen izeba, Etxerat elkarteko ohorezko presidentea zenari, presoen eskubideen alde hainbeste borroka egindakoa izan den Joxepari.

595.2 (id: 8476650)

 

Azken agurra emateko Aurreskua dantzatu diote eta jarraian, guztiei banatutako oroigarri batean idatzita zeuden Jon Maiaren bertsoak kantatu dituzte bertaratutakoek, Joxeparen omenez idatzitakoak hauexek. Amaia Gabilondok idatzitako eta Joxepari zuzendutako berba hunkigarriak ere entzun dira Anbotosten eta gero Eusko Gudariak kantatu dute, emozioa giroan arnas zitekeen. Jarraian, senideek ikurrinean zabaldu dituzte Joxeparen errautsak eta lau haizeetara hedatu dituzte hauek.

595.3 (id: 8487020)

 

Ekitaldi polita izan da eta giro onean eraman da aurrera; maitasunez betea eta aldi berean gazi-gozoa. Ekitaldia amaitu ostean euskal musika jarri dute eta txistorra, gazta eta ardoa banatu dituzte bildutakoen artean.

 

595.4 (id: 8495674)

 

Joxepa, borrokalari, agur eta ohore!

Emakume, sortzaile, andra dotore, langile fin,
harremanzale, goxo-goxo, gogor-gogor, tinko eta beti zuzen, ama bai ama, Euskal Herriko AMANDRE!!!

Begirada bat, askatasunera beti. Izateari so, ezintasun guztien gainetik.  Irakatsi diguzu bai, noruntz begiratu. Irtenbidea badela eta gurea dela ikusmiraren begirada.

Jadanik badakigu, ez dela ametsa, ez dela utopia, ez dela nahia, izatean dagoela muina.

Eta gaurtik aurrera, gogoratu egingo ditugu, zure gorputzaren mugimenduak Zigarrolatik Arrasatera bidean, pausoz pauso, lirain lirain, dotoreziaz apainduta, astearteko arratsaldetan, Euskal Herriaren Askatasuna eskatzeko eman dituzun urratsak.

Ez zaittugu zu berriz besarkatuko hemen, ez berriz ikutuko, baina zugandik jasotako igurtzi eta ikutuak gure baitan biziko dira eta halaxe biziko zara zu gure artean betiko.

Izarren hautsak badu bizitza AMANDRE, AMAMA, AMA, JOXEPAAAAAAAAAA MAITE ZAITUGU.


Amaia Gabilondo

595.5 (id: 8503786)

 

Ez erbestea ez desterrua
Ez ziega ez kartzela
Preso batentzat etxea beti
Da bere amaren sabela
Bizitzai aurre egin diozu
Zetorrena zetorrela
Uste genuen eskutan beti
Kriseilu bat zenuela
Joan zarenean ohartu gara
Kriseilua zu zarela

Ta ez dizute utzi ematen
Semeari azken laztana
Zu lasai egon zauden lekutik
Zure semearengana
Arrano beltzak hegalenpean
Laztan galdu bat darama
Agur ta ohore Josepa Arregi
Askatasunaren dama
Zazpirehun preso seme alaben
Duintasunaren ama

Joxeparen omenez
Jon Maiaren bertsoak/ Ziorla. Maiatzak 26


595.8 (id: 8531661)

 

595.7 (id: 8521703)

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE