Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Kirol prebia
Herriko talde guztiek etxean jokatuko dute asteburuan
Norgehiagoka guztiak larunbat arratsaldean lehiatuko dira.

 (id: 6627927)Testua: Marijo Simon. Argazkia: MB artxiboa. 2019ko martxoak 15, ostirala.

 

Futbola hasiera emango dio jardunaldiari. Leintz Arizmendiko neskek Mojategin jokatuko dute arratsaldeko 15:30ean. Aurrean Ostadar taldea izango du bailarako taldeak. Futbol-zelaira garaipena lortzeko asmoarekin irtengo dira Bergaran derbya galdu ondoren.

 

 

Jarraian, Mondrak  Mojategin jokatuko du ere Elgoibarren aurka. Partidua 17:30ean hasiko da, eta arrasatearrek garaipena beharrezkoa dute sailkapenean ez murgiltzeko. Talde biek emaitza nahiko irregularrak lortu dituzte azkenengo partiduetan.

 

Ordu berdinean, areto-futboleko Mondrate Musakolan arituko da, eta Zirauntza taldea hartuko du bere kantxan. Scaliburren aurka etxetik kanpo irabazi ondoren, aukera ona izango dute arrasatearrek ibilbide horretan mantentzeko.

 

 

Mondragon Unibertsitateak berriz, sailkapeneko goi-aldean mantentzeko borrokatzen jarraituko du. Larunbatean arratsaldeko 18:30ean Pas Pielagos taldea hartuko du Iturripen. Hiru puntuko aldea dago bakarrik bi taldeen artean.

 

 

Ostean, Iturripen ere, Ford Mugarrik Gure Auzune taldearen aurka jokatuko du. Patxi Garciaren mutilek azkenengo bi partiduak irabazi dituzte, eta biharko partidua irabazi ezkero aurrerapauso handia emango du Arrasateko taldeak maila mantentzeko.

 

 

 

 

AURREKO ASTEBURUKO EMAITZAK:

 

 

Megacalzado Ardoi 112-101Mondragon Unibertsitatea

 

Ereintza Beissier 32 - 33 Ford Mugarri Arrasate

 

Bergara KE  3 - 2 Leintz Arizmendi KE

 

Beti Gazte KJKE 1-1 Mondragon CF

 

Scalibur CD 0 - 3 Mondrate CD

 

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE