Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

Musikaire 2008 jaialdiak musika, antzerkia eta dantza eskainiko ditu Elorrion ekainaren 21etik uztailaren 28ra

Estilo anitzak izango dira guztiak, ume, gazte eta nagusien gozamenerako. Guztira, 17 emanaldi eskainiko ditu Musikairek aurten: hamar kontzertu, lau dantza ikuskizun, kale antzerkiko bi obra eta magia ikuskizun bat.
273 (id: 6684667)

 

 

Musika, antzerkia eta dantza izango dira ekainaren 21etik uztailaren 28ra bitartean Elorrion ospatuko den Musikaire 2008 jaialdiaren osagaiak. Estilo anitzak izango dira guztiak, ume, gazte eta nagusien gozamenerako. Guztira, 17 emanaldi eskainiko ditu Musikairek aurten: hamar kontzertu, lau dantza ikuskizun, kale antzerkiko bi obra eta magia ikuskizun bat.

Jaialdiaren antolatzailea Elorrioko Musikaire Elkartea da, eta laguntzaileak, Elorrioko Udala, Bizkaiko Foru Aldundia, BBK Fundazioa, Eroski Fundazioa eta Elorrioko hainbat enpresa pribatu. Jaialdiak 114.000 euroko aurrekontua du.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, musikaren alorrean estilo ugari uztartuko dira, hala nola folk, jazz, bossanova, fado, munduko musika edota musika tradizionala. Halaber, ukitu modernoa dituzten proposamenak ere izango dira, elektroniko, rock edota musika beltza kasu. Artista eta talde ipagarrienak Omar Sosa, Ska Cubano, Juan Carlos Perez, Fado Em Si Bemol edota Euclydes Mattos dira.

Dantzari dagokionez, familiarentzako egokiak diren Aracaladanza edota Kairoko Derbitxeak ezagunak arituko dira. Halaber, Euskal Herritik dantza alorreko apustu berritzailea izango da: Tanttaka eta Kukai konpainien "Hnuy illa..." ikuskizuna.

Antzerkiaren alorrean, Markeliñe konpainiaren "Terapia?" obra berria da azpimarragarria, baita Teatrino dei Piedi konpainiaren kale antzerkia ere. Magiak ere bere lekua izango du jaialdian.


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE