Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Iñigo Arriaranen argazki galeria

ART-ko infantilen garaipen berri bat Mojategin

Isei Barbero / Argazkiak:  Iñigo Arriaran / 2017ko martxoak 6, astelehena


 

Arrasate Errugbi Taldeko infantilek bolada onean murgildurik jarraitzen dute eta, horren adierazgarri, domeka goizean Mojategin lortutako garaipen<.  Julen Barrutiak zuzentzen duen taldeak Txingudi izan zuen bisitari eta, azken jardunaldietako dinamika positiboari eutsiz, 52-5 nagusitu zen.

 

Denboraldi hasiera aldapatsuaren ostean, badirudi Kanpanzar Arrasateko mutilak egokitu egin direla kategoriara eta, honezkero, sei garaipen dituzte patrikan.  Barrutiaren mutilak une honetan sailkapeneko bederatzigarren postuan dira 31 punturekin eta, emaitza positiboak poltsikoratzen jarraituz gero, ziur asko sailkapenaren goialdera begira jarriko direla. Hurrengo asteburuan Bizkaia aldera joango dira, Uribealdeari aurre egitera.


Galeria de fotos
Sub-16. ART-Txingudi

EREMU PRIBATUA


IRAKURRIENA

Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE