Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
[Testua: AJIGUPENS eta eskualdeko elkarteak]

Jubilatu elkarteek ibilaldi aktiboa egin dute Urkulu inguruan

Argazkiak eta testua: Agijupens-Debagoieneko jubilatu eta pentsiodunen elkarteak / 2019ko maiatzak 31, ostirala

 

Maiatzaren 28an, Agijupens-Debagoienako jubilatu eta pentsiodunen elkarteek ibilaldia egin zuten elkarrekin. 50 lagun ibili ziren giro onean Urkulu inguruetatik. Basotxo elkartean salda hartu ondoren abiatu ziren, Santutxu, Elizgarai, Oro eta Larrinoruntz; hemen mokadu bat jan ondoren, Urkulu, Otalora eta Aretxabaletara  iritsiz.
Ibilaldia erritmo ezberdinetara egokitu zen. Egun gris eta sirimiria ez ziren oztopo izan martxaz disfrutatzeko eta partaideen arteko harremana sendotzeko.
Eskertzekoa Basotxoko lagunen antolaketa ona.


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE