Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
'Euskarak independentzia behar du?' izenburupean
Pako Aristi kazetariak hitzaldia emango du Euskal Herriaren independentziaren inguruan
Azpeitiarra Arrasateko Gaztetxean izango da urtarrilaren 18an, ostirala.

Testua: Marijo Simon. Argazkia: EITB. Kartela: Arrasateko Gaztetxea. 2019ko urtarrilak 11, ostirala.

 

Pako Aristi kazetari azpeitiarrak hitzaldia emango du urtarrilaren 18an, ostirala, arratsaldeko 18:30ean Arrasateko Gaztetxean. Euskarak independentzia behar ote duen galderari erantzunez, Euskal Herriaren independentziaren inguruan arituko da.

 

Aristik hainbat komunikabideetan kolaboratu du, hain zuzen, La Voz, Egin eta Liberacion egunkarietan, eta Euskadi eta Herri irratietan. EITBko gidoilaria ere izan da.

1992an eta 1993an Rikardo Arregi Saria irabazi zuen.

 

Idazle emankorrak 1985. urtean argitaratu zuen lehen eleberria 'Kcappo' (tempo di tremolo) izenburuarekin, eta ordutik idazlan zerrenda luzea kaleratu du. 2008an Toribio Altzaga antzerkiko Euskaltzaindiaren eta BBKren Literatur Sariaren irabazlea izan zen, 'Josu Dukatiren proposamena' lanarekin.

 (id: 6574707)

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE