Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
[kale-inkesta]
'Burkinia', bai ala ez?
Herrialde laikoetan jantzi eta sinbolo erlijiosoak erabiltzearen inguruko galdeketa.

Testua eta argazkia: Ibai Trebiño / 2016-08-28 

 

'Burkinia' bai ala ez? Herrialde laikoetan jantzi eta sinbolo erlijiosoen erabilera debekatu beharko litzake Frantziar estatuan izan diren debekuen inguruko iritzia jakin nahian kalera irten gara.  

 

 

 (id: 6842002) 

Juan Mari Garai:

 

"Estatu laiko batean, estatua ez litzateke erlijioaren nahastu beharko".

 

"Halere, jantzi erlijioso bat erabiltzen duen pertsonak beretzat onuragarria dela uste badu, ez legoke inolako arazorik egon beharko". 

 

 

 

 (id: 6914217) 

Amaia Iturbe:    

 

"Norberak nahi duena eraman dezakela uste dut eta zait ondo iruditzen erropa baten erabilera debekatzea".

 

"Ez zait gustatzen 'burkini' bainujantzi islamikoa, emakumea estaltzeko erabiltzen delako eta emakume bat estalita ikusteak pena ematen dit".

 

"Hau afera kultural bat da eta norabide horretan egin behar dugu lan, hots, gure gizartean inork ez diela behartzen estalita joatera".   

 

 

 

 (id: 7002824) 

Jose Luis Garcia Llodio:

 

"Liberte, egalitè e fraternite? bakoitzak nahi duena egin dezala! Hondartza leku publiko bat da, denona, eta norberak nahi duen bezala jantzita joan beharko luke"

 

"Uste dut estetika kontu bat dela eta ez erlijiosoa. Surf egitera doazenei neoprenoa janzteagatik ezer esaten ez dieten bezala, emakume musulman bati ez liokete ezer esan beharko". 

 

"Burkarekin doazen emakumeen asuntua ezberdina da, batipat segurtasun aldetik ulergarria izan daitekelako hainbat neurri hartzea, baino hori beste eztabaida bat da".

 

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE