Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

Uribesalgon etxeak egiteko argi berdea eman du Plenoak

Erabakia gaurko Osoko Bilkuran onartu da EH Bilduren abstentzioarekin eta Elkarrekin Arrasateren kontrako botoarekin.
595.URIBESALGO-LEKUEDER (id: 6698516)
Testua: Iker Murillo - Gontzal Landa Herbias / Irudia: Leku Eder SA / Argazkia: MB Artxiboa / 2019ko urriak 1, asteartea
 
Aurtengo apirilean jakin zenez, Promociones Leku Eder SAk proiektu bat aurkeztu zion Udalari, Utillajes Uribesalgo zegoen lekuan etxeak egiteko. Asmo horren arabera, 48 etxebizitza egingo dira, horietatik 28 merkatuko prezioan saltzeko eta beste 20ak salneurri mugatuarekin. Bloke bakar bat eraikiko litzateke, 6 solairu eta beheko plantarekin.
 
Gai honi buruz, gaurko plenoan Arrasateko EH Bilduko burua Maider Morrasek, kontuan hartuz herrian badirela etxeak egiteko proiektu gehiago, honakoa esan du: “Ez dakigu gaur egun beharrezkoa den hainbeste etxe egitea populazioa behera baitoa. Gogoeta sakonagoa eskatzen dugu honi buruz”.
 
Elkarrekin Arrasateko burua Igor Urizar, ados agertu da Morras-en hitzekin eta “lehenik 2.000 metro koadro etxebizitza publikoetara” zuzendu beharko zirela adierazi du: “Tamalez uste dugu espekulazioa bultzatzen duela plangintza honek, izan ere, Lurraren Legeak esaten duen bezala, eraikitakoaren %40 etxebizitza publikoetara bideratu behar da. Gainera etxebizitza publiko hauek tasatuak izatea ere eskatzen du Lurraren Legeak.
 
EAJ-ko Ibon Arrupek, Hirigintzako zinegotziak, honakoa esan du proiektua defendatzeko asmoarekin: “EH Bilduren azkenengo gobernuan ikerketa sakona egin zen gai honi buruz eta bertan esaten da zer eta non eraiki daitekeen Arrasateko eremu barruan. Guk ez genuen plan horretatik ezer aldatu. Promotore batek Egitamu Orokorraren baldintzak betetzen baditu, guk ezin dugu ezer egin, hori onartu baino ez”.
 
Maider Morrasek erantzun du, eta EAJ-ri plan hortatik ezer ez aldatzea leporatu dio: “Plana egin zenetik hona egoera asko aldatu da Arrasaten, eta uste dugu beharrezkoa dela berriz ere aztertzea zer motatako etxebizitzak eta zenbat behar diren Arrasaten”.
 
Leku Eder SAk Udalari aurkeztutako planaren arabera, etxebizitza bakoitzak 85-90 metro koadroko zabalera izango luke, bizpahiru logelekin, eta garajearekin. Aurkeztutako egitasmoaren arabera, Deba errekaren ertza eraldatuko litzateke "era ekologikoan".
Udalbatzarreko bozketaren emaitza ondorengoa izan da:
  • Aldeko botoak: 12 (EAJ-PNV eta PSE)
  • Abstentzioak: 8 (EH Bildu)
  • Aurkako botoak: 1 (Elkarrekin Arrasate) 
Plenoak zehazki onartu du Uribesalgo esparruko zuzkidura jarduketaren xehakapena. Ondorioz, Arrasateko lursail honetan etxe gehiago egiteko argi berdea eman diote EAJ-PNV eta PSEk, eta proiektuak aurrera jarraitzen du.
  
 
Erlazionatutako albisteak:
 
48 etxebizitza egin asmo dira Utillajes Uribesalgo ohian  
2019ko uztailaren 3an argitaratutako albistea 
 
 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE