Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
100 pakistandar bizi dira gure artean Arrasaten

سپین - منگولیا (Pakistan - Euskal Herria)

Jabbar, Alí, Ahmed,… deitzen dira. Ogibide bezala, negozio txikiak sortu dituzte. Musulmanak dira, eta cricketa oso gustuko dute. "Arrasatearrak oso jatorrak dira" baloratu dute.

595.Pakistandarrak.Ziber.jpg (id: 815821)


Testua eta argazkiak: Gontzal Landa Herbias / 2011-ko ekainak 14, asteartea

 

Gero eta gehiago dira gure artean bizi diren pakistandarrak. Arrasaten 100 inguru dira. Kalean edo dendetan ikusten ditugu, gure bizilagunak dira,…

 

… baina nola deitzen dira? Zelakoa da euren bizitza? Zertan sinisten dute? Ze iritzi dute arrasatearrei buruz?

 

Galdera horiek eta gehiago erantzun nahian, Jabbar Abdul Raja-rekin hitz egin dugu. Gazteleraz oso ondo daki, zazpi urte daramatza Bergaran bizitzen eta lau urte daramatza Arrasaten lanean.

 

Negozio txiki bat dauka San Andres auzoan, hain justu, “Zain” izeneko lokutorio eta ziber-kafea.

 

Nola deitzen zarete? “Gure izenak arabiarrak dira: Mohamed, Alí, Ahmed,… Musulmanak gara eta Corán-eko izenak jartzen ditugu”.

 

Izan ere, “norberaren izenak eragin handia du norberaren bizitzan. Izenak laguntzen dio pertsonari bizitza zintzo eta zuzen bat aurrera eramaten”.

 

Jabbar bezala, pakistandar ugarik euren negozio txikia ireki dute Arrasaten. “Batez ere komertzioak dira, baina eraikuntzan ere aritzen gara. Industrian, ordea, batzuk baino ez”.

 

Jakina denez, Pakistandik etorri dira, baina nondik zehazki? Islamabad, Karatxi, Lahore,…  hirietatik gatoz”.

 

595.Pakistandarrak.Zain.jpg (id: 849048)

 

Euren zaletasun nagusiena cricketa da, “Pakistango kirolik ospetsuena. Hemen ere gehienok horretan jokatzen dugu. Batzuk ere hockeyan aritzen dira, Gasteizen bizi diren nire lehengusuak adibidez”. Hortaz gain, gustatzen zaie lagunartean egotea.

 

Bildotsaren Jaia ospatzen dute, eta Ferreriaseko etxe bateko pakistandarrek euren bizilagunei (hemen jaiotakoei) bildots-haragia erregalatu diete egun horretan.

 

Musulmanak dira eta Bergarako meskitara joan ohi dira. Bergaran meskita bat prestatu genuen”, baina:

 

Arrasateko pakistandarrek, hemen ere meskita izan dezaten, meskita bat prestatzen ari gara. Lokala lehen taberna bat zen, baina orain aldatzen ari gara obrak eginda. Espero dugu bizpahiru hilabete barru irekitzea”.

 

Erlijioak laguntzen die une zailak gainditzen. Izan ere, pakistandarrak gurera heltzen direnean, ez dakite ez gazteleraz, ezta euskaraz ere.

 

Baina pakistandar komunitateko beste kideen laguntza dute. Bai hizkuntzarekin, baita lana bilatzeko ere.

 

Krisiak eurei gogor kolpatu die. “Espainian egoera larriagoa da Euskadin baino. Horregatik, Euskadiko pakistandarrok langabezian geratu diren senideei edo lagunei laguntzen diegu”.

 

Laguntasun hori igarri da 2011n Arrasaten: 47 pakistandarrek eman dute izena erroldan. Guztira 100 lagunek osatzen dute pakistandar komunitatea Arrasaten. Hau da, Arrasateko biztanleriaren %0’5 pakistandarra da.

 

Lana lortu ahal diegu, probisionalki den arren, eta adibidez eraikuntza sektorean aste bat lan egin dezakete”.

 

Iritsi berriei aholkatzen diete gaztelera ikas dezatela. “Etxean geratzen badira, eta ez badute hitz egiten espainiarrekin, zail izango dute gaztelera ikastea. Gauza bera euskararekin. Euskara arazoa da integraziorako”.

 

Azpimarratzekoa da Ekin Emakumeak lortu duela pakistandar batzuk euskarara ekartzea. Emakume elkartean tokia egin die gizon pakistandarrei, eta elkarrekin kulturartekotasuna lantzen ari dira.

 

Euskal Gobernuak ere laguntza garrantzitsua eman die pakistandarrei. Onartu beharra dago” adierazi du Jabbar Abdul Rajak.

 

Ildo horretan, langabezia-laguntza ere estimatzen dute: “Hemen lan egin dugu, eta trukean langabezia-laguntza jaso dezakegu. Hobe hori jasotzea, eskean ibiltzea edo lapurtzea baino”.

 

Nabarmena da Jabbar Abdul Raja-ren gaztelera maila. Jakitera eman digunez, “pakistandarrak Espainian 1970. hamarkadatik bizi dira. Horietako askok Leongo mehatzetan lan egin zuten 25-30 urtez”.

 

Horregatik, langile ohi horiek Pakistanera itzuli direnean, erretiroa hartuta, gazteleraz ondo dakite. Ni Puran-ekoa naiz, eta han gazteleraz ere hitz egiten da”.

 

Nola definitzen zarete pakistandarrak? “Jende lasaia gara, ez gara arazoetan sartzen, ez drogagatik edota iskanbiletan ere. Agian baten bat egongo da, baina orokorrean ez gara iskanbiletan sartzen”.

 

Nolakoak dira arrasatearrak? “Jende oso ona da, inoiz ez dut arrasatearrekin inolako arazorik izan. Eskertzen diogu hemengo jendeari gurekin atseginez jokatzea. Hemen bizi diren latinoek ere gauza bera esaten dute”.

 

Hizketaldiak aurrera egin ahala, nazioarteko politikaren gaia ere azaleratu da:
Al Qaeda-k min handia egiten ari zaigu Pakistanen. Afganistango Gerrarako, Amerikako Estatu Batuek baliabideak Afganistanera Pakistanetik sartzen dituzte. Horniketa hori mozteko, Al Qaedak atentatuak egiten ditu Pakistanen”.

 

Osama Bin Laden-en balizko hilketari buruz mintzatu da: “Gezurra da. Amerikako Estatu Batuek honezkero hirutan esan dute Osama Bin Laden hil dutela”.

 

Irakeko inbasioa ere salatu du: “AEBek esan zuten Irakek suntsiketa handiko armak zituela. Inbasioaren ondoren, non daude armak?? Dena gezurra, petrolioa lortzearren”.

 

Beraz, pakistandarrek eta arrasatearrek antzeko pentsatzen dugu gai horren inguruan.

 

Azpimarratzekoa da Arrasateko pakistandarrek, neurri batean behintzat, bertako sentitzen direla:

 

Duela bi urte Logroñon (Espainian) cricket txapelketa bat jokatu zen. Arrasateko taldeko pakistandarrok parte hartu genuen, eta garaikurra lortzeaz gain, ikurrina erakutsi genuen. Argi utzi genuen Arrasatetik eta Euskaditik joandakoak ginela”.

 

 


Pakistan, Wikipediaren arabera


Erlijio musulmana, Wikipediaren arabera 


Cricketa, Wikipedian



EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE