Testua: “Txorierreka” / Itzulpena: Mondraberri / Portadako argazkia: Ugo /
2014ko maiatzak 23, ostirala
Ez dakit nola hasi idatzi hau Baserritarrei egin zaien burlak min ikaragarria eragin didalako.
San Isidro egunean, auzoko patroiaren eguna ospatu ohi da, Baserritar guztien Anaitasun bazkari batekin.
Aurten, beste urteetan bezala, jai egitarauak iragartzen zuen Baserritarren Anaitasun bazkaria ospatuko zela, eta Mezatik irteterakoan, Baserritarrek galdetu zutenean Anaitasun bazkaria non ospatuko zen, inork ez zekien ezer.
Non zegoen Kultura Zinegotzia baserritarrei esateko ez zela bazkaririk izango, eta horrela 1.000 € aurreztuko zituztela? Baserritarrak hor konpon.
Lotsagarria Bilduko Udalbatzaren jokaera.
Bost axola die zer egiten den edo zer ez den egiten. Argi dago auzoak eta batez ere Baserritarrak bost axola zaiela.
Gai honetan tristeena da datorren igandean baten batek bozka emango diela. Hauxe da benetan tristeena.
Jokaera honekin ez dituzte gure botoak lortuko.
“Txorierreka”.