Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Zuri-moreek 2. zatian hobeto jokatu dute

Mondrak 0 eta 2 galdu du Beti Gazteren aurka

Bideoak, argazkiak eta testua: Gontzal Landa Herbias / 2019ko urriak 6, domeka

 

Bolada kaxkarrari amaiera emateko, Jorge Davila entrenatzaileak ondorengo hamaikakoa zelairatu du:

  • Aritz Ezpeleta
  • Jon Sanchez
  • Jokin Mugika
  • Aritz Arizmendiarrieta
  • Oihan Rodriguez
  • Gorka Eraña
  • Barru
  • Danel Mena 
  • Josu Arizmendiarrieta 
  • Asier Sanchez
  • Santxo

Hala ere, partidua txarto hasi du talde zuri-moreak, eta 10. minutuan lesakarrek lehen gola egin dute, ezusteko jaurtiketa batekin.

 

Mondrak gora egin du, eta Santxok jaurtiketa egin du 25. minutuan, baina baloia arerio batean jo ondoren, gutxigatik kanpora joan da.

 

Jorge Davilaren mutilak ahalegindu dira partidua berdintzen, baina Beti Gaztek ere aukera onak izan ditu, eta horietako batean gola sartu du:

 

Kontraeraso batean aurrelarietako batek jaurti egin du, eta zoritxarrez defentsa batean jo ondoren, baloiak parabola bat egin du eta Mondraren atean sartu da.

 

Bigarren zatian Jorge Davilak esperientzia gehiago zelairatu du, Pavon eta Gorostola zelaira ateraz. Gorostolaren beraren jaurtiketa batek zutoinaren aurka jo du 65. minutuan.

 

Mondrak aukera gehiago izan ditu Asier Sanchez, Santxo, Gorka Eraña, Iker Pavon eta beste lagunen aldetik, baina gaur baloia ez da sareratu. 

 

Datorren asteburuan gure taldeak Errenteria-Oreretan jokatuko du, sailkapenaren erdialdean dagoen Touring-en aurka. Animo Mondra!


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE