Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Jendarteari neurriak hartzera dei egiten diote

Iheslari politiko ohiek iheslarien apustuaz bat egin dute: 7 baietz!

Arrasateko eta Debagoieneko 7 iheslari ohik adierazi dute iheslariak etxeratzeko garaia dela. Beraz, “salbuespeneko neurri errepresiboak indargabetu behar” dira.

590.Iheslari.Ohiak.Harmailetan (id: 6586289)


Testua eta argazkiak: Gontzal Landa Herbias / 2013-ko ekainak 19, asteazkena

 

Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboak nazio mailako ekitaldia egin zuen Miarritzen, herrikide ugarirekin.

 

Bertan, azpimarratu zuten konponbiderako eragile aktibo izan nahi dutela, besteak beste.

 

Arrasateko eta Debagoieneko iheslari politiko ohiek Miarritzeko adierazpenarekin bat egiten dute.

 

Hala adierazi dute gaur arratsaldean, Uarkape frontoian egindako prentsaurrekoan. Bertan parte hartu dute:

  • Antxon Elorza
  • Juan Joxe Ansoategi
  • Manueltxo Goitia oñatiarra
  • Joseba Garitaonaindia
  • Eloi Irazabal
  • Xanti Iparragirre
  • Igor Letona

Iheslari ohiek gogora ekarri dute “mendeetan ugariak izan direla arrazoi politikoengatik eta jazarpen errepresiboak bultzatuta, Euskal Herritik ihes egin behar izan dugun debagoiendarrak”.

 

Gu ere noizbait iheslari izan ginen” eta horregatik txalotu, babestu eta zabaltzen

dute Euskal Iheslarien Kolektiboak Miarritzen egindako adierazpena.

 

590.Iheslari.Ohiak.Kantxan (id: 6895323)

Iheslari ohiek azpimarratu dute iheslariek konponbiderako eragile izateko nahia, larunbateko baieztapen bat aipatuz:

 

Euskal Herriak pairatzen duen gatazkari soluziobide demokratikoa emateko irekia den prozesua bultzatzeko ekarpena egin nahi dugu”.

 

Aipatu dute ere “errepresaliatu guztiak Euskal Herrira eta beren etxeetara bueltatzeko garaia” dela.

 

Azpimarratu dute ETA erakundeak borroka armatuaren erabilerari behin betiko uko egitearen ondorioz, “salbuespeneko neurri errepresiboak indargabetu eta berraztertu behar” direla, hain zuzen, “askotarikoen arteko akordio politikoekin”. Halaber, dei egiten dute:

- Tortura bidezko deklarazioetan oinarritutako prozedura judizialak bertan behera uztera

 

- Legedi arruntean oinarritutako arauetan jada artxibatuta/amaituta egon beharko luketen prozedura judizialak bertan behera uztera

 

- Iheslari guztien mugimendu askatasuna bermatzea

Euskal iheslari politikoak, euskal herritar gisa, beren “bizi duintasuna eta oinarrizko eskubideak ziurtatzeko neurriak har” ditzatela eskatzen diete euren herrikide eta politikariei:

- Iheslari gaixo larrien egoera konpontzeko bideak aztertu

 

- Iheslarien duintasuna ziurtatzeko neurriak hartu

 

- Iheslari guztien etxeratzean lagundu

Gogorarazi dute “konponbidea sustraitutako arrazoi politikoei eta ondorioei soluzioa emateko prozesuaren eskutik etorriko” dela.

 

Bide honetan, “gizon-emakume librez osaturiko herri librea egitera goaz. Goaz!”.
Estatuen aldetik ez dute ezer onik espero, “herriak bakarrik salba dezake herria, preso eta iheslariak gure zain daude eta gu beraiekin gaude. Denon artean lortuko dugu, eman diezaiogun arnas konponbideari”.

 

 


Erlazionatutako albistea:

Iheslari politiko arrasatearrek ere soluziorako eragile izan nahi dute

2013-ko ekainaren 18an publikatutako albistea



EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE