Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
''Dena den, proba funtsean ez da asko aldatuko''

Estatu mailako Enduro Openaren azken proba Arrasaten izango da

Arrasateko Txapelketa 4. urtez jokatuko da, eta aurtengo helburu nagusi bat da estatu mailako enduroak "bailara honetako bideen kalitate altua eta aniztasun handia ezagutzea".

595.Enduro.Txapelketa.2017 (id: 8228784)


Testua: Gontzal Landa Herbias / Kartela: Antolakuntza / Argazkia: MB Artxiboa / 2019ko uztailak 31, asteazkena

 

Arrasateko Enduro Txapelketaren 4. edizioa jokatuko da, eta lehen aldiz estatu mailakoa izango da, Espainiako Open-a hartuko baitu.

 

"Opena Arrasatera ekarri dugu, inguru hau ezagutzen ez duten enduroko parte-hartzaileek bailara hau ezagut dezaten" azaldu du Antolakuntzako Asier Rosadok.

 

Oro har, estatu mailan "ez da Arrasateko ingurua ezagutzen; bai ordea Espainia mailako txapelketak jokatu diren lekuak".


"Kanpoko jendea erakarri nahi dugu, ikus ditzaten hemengo bidezidorren kalitate altua eta aniztasun handia".


Estatu mailakoa izanda, bertan lehiatuko diren parte-hartzaileen maila ere altuagoa izatea aurreikusten du Antolakuntzak:


"Hala ere, txapelketa funtsean ez da asko aldatuko. Garrantzitsuena da parte-hartzaileak etortzea, gozatzea eta bakoitzak bere modura parte hartzea".


"Kanpoko jende gehiago etorriko da aurten, eta parte-hartzaile gehiago izango dira, baina funtsean Arrasateko proba ez da asko aldatuko".


Izen-emateak zabalik jarraitzen du, eta denera 300 pertsonendako plaza daude guztira. "Parte-hartzaileek batez ere azken unean ematen dute izena, eta denera 200-250ek ematen badute kopurua positibotzat emango dugu".


Antolakuntzak aurreikusten du "neska ugarik emango dutela izena, eta honezkero emakumezko batek hala egin du".


Iraileko probara begira, Antolakuntzakoak hasiak dira bidezidorrak prestatzen: "Ahal dugunean prestatzen ditugu, denbora librea izatean. Hau da, ez gabiltza aste bat edo hilabete bat horretan buru-belarri. Apurka egiten dugu, urtebeteko epea baliatuta".


Opena denez "antolakuntza serioagoa izatea exijitzen du, arau asko bete behar dira, federazioa tartean dago, eta ñabardurak ere aztertu behar dira huts-egiterik ez egiteko".


Antolakuntza-lanetan besteak beste Asier Rosado bera, Koldo Arana, Aritz Gorroño eta Itziar Rosado dabiltza, baita Dorletako Ama Txirrindulari Eskola oro har ere.

 

"Jendea ikuskizun honetaz gozatzera animatzen dugu", eta zentzu horretan, kontuan hartzekoa da Arrasateko proba Openeko azkena izango dela.

 

595.Enduro.Txapelketa19 (id: 9207815)

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE