Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Katalunia eta Altsasukoen aldeko ekitaldien testuinguruan

Arrasateko DBHko gazte batzuek "polizia jazarpena" jasan dute

Ikasle Abertzaleek jakitera eman dute Gasteizen ertzainek ACAB siglak jertsean zeramatzan gazte bat identifikarazi zutela. Bitartean "gu eta gure familiak iraindu" zituzten.
Testua: mondraberri.eus / 2019ko urriak 24, osteguna

Pasa den ostegunean, urriaren 17an, Arrasateko gazte talde bat (DBHko ikasleak) Kataluniako preso politikoen eta Altsasuko gazteen sententzia kondenatzen zituen mobilizaziora bidean, Gasteizen.
 
Azaldu dutenez, "kaletik gindoazenean Ertzaintzaren furgoneta batzuk ikusi genituen eta leku hartatik gertu geratu ginen mobilizazioa hortik pasatuko zelakoan".
 
"Bat-batean 5 antidisturbio gerturatu ziren porrak, gomazko pilota bokatxak, ezkutuak... eskuan zituztela, gu beldurtzeko helburuarekin".
 
Ertzainek Arrasateko gazteetako bati identifikatzeko eskatu zioten, "Mozal Legea baliatuta, berak zeraman jertsea ilegala omen zelako, (A.C.A.B. idatzita zuen jertsea)". ACAB siglek ingelesezko 'All Corps Are Bastards' esan gura dute, alegia, d'Polizia Guztiak Sasikumeak Dira'. 
 
"Denbora guztian oldarkortasunez, eta errespetu gabe tratatu gintuzten, gure familia zein gu insultatzen. Azkenik beste gazteek jokabide horren esplikazioa eskatzean porraz joko zutela mehatxu egin zuten, eta identifikaziorik ez zuten eman nahi izan".
 
Ertzainek gazteari jertsea kendu zioten eta 600 eurorainoko isuna izango zuela esan zioten.
 
Ikasle Abertzaleek gaitzetsi dutenez "ez da bidezkoa euskal polizia faxista honek gazteak honela tratatzea eta errepresioa zein tratu txarrak salatzen ditugu. Eta ez dugu ahazten hau guztia PNVren erantzukizuna dela, burgesiak beti egiten duen bezala gazteria antolatua zapaltzeko erabiltzen duelako bere polizia. Ez gaituzte kikilduko, Borrokan jarraituko dugu!".

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE