Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Isaias Carrascoren aurkako atentatua

Arrasateko hautetsi independentisten balorazioa

 

Arrasaten, 2008ko martxoaren 7an


 

Arrasaten izandako gertaera larriaren aurrean, gure elkartasuna adierazi nahi diegu Isaias Carrascoren senitarteko eta lagunei.

 

Gaurkoak, indarkeria ekintza guztiek bezala, agerian uzten du herri honetan eskenatoki demokratiko bat lortzeko ezinbestekotasuna, askatasunean eta herri honi dagozkion eskubideen aitortzan oinarrituta.

 

Euskal Herria gatazka luze bat jasaten ari da urte luzeetan. Gatazka honen sustraietara jo behar da; gaitzespen hutsak ez du arazoa konpontzen. Euskal Herrian marko demokratiko bat eraikitzeko bide ematen duen akordio politiko batek soilik lortuko du gatazka politikoari irtenbidea ematea.

 

Arrasateko hautetsi independentistak

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE