Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Euskara elkarteek kongresua egingo dute Bilbon otsailaren 26an
Urtebeteko hausnarketaren ostean, Topaguneak ekimen hau antolatu du XXI. Mendeari begira jarraitu beharreko ibilbidea zehazteko. Bailarako euskaltzaleek deia egiten diete jendeari parte hartzera, apuntatzeko azken eguna hilaren 11 izango da.

Isei Barbero / 2011ko otsailak 2, asteazkena



“XXI. Mendeko Euskaldunon Elkarteak” izenpean, Euskal Herriko osoko euskara elkarteek bat egingo dute Bilbon otsailaren 26an.  Euskara Elkarteen Federazioak, Topaguneak, antolatu du ekimen hau urtebeteko hausnarketaren ondoren.  Denbora honetan guztian kontraste taldeak eta elkarte ezberdinen proposamenak jaso dituzte, eta horrekin txosten bat sortu.

Debagoieneko euskara elkarteen ordezkariek egin dute aurkezpena gaur, otsailak 2, Bergarako Kultur Etxean.  “25 urteko ibilbide luzearen ondoren mende berriari begira dauden erronkak plazaratzeko ordua zen, eta horretarako bilduko gara Bilbon 3 aste barru”, azaldu du Topaguneko eta Txatxilipurdiko kidea den Aitor Izagirrek.  Honekin batera, bailarako beste hainbat euskara elkarteen ordezkariak ere izan dira Bergaran:  Eneko Barberena (Txatxilipurdi), Beñat Zamailoa (Loramendi), Nerea Mendizabal (Jardun), eta AED-ko Maite Agirre eta Itxaro Artola.

Esan bezala hitzordua Otsailaren 26an izango da Bilbon, eta goizeko 9:30ak eta eguerdiko 14:00 bitartean azken urte honetan sortutako dokumentuaren aurkezpena egingo dute Alhondegia eraberrituan.  Ondoren parte hartzaile guztiak Kafe Antzokira abiatuko dira, eta 15:00etatik aurrera jai giroan bazkalduko dute bertan.  Eguna amaitzeko, leku berean ekitaldi bat ospatuko dute.  Antolatzaileek ez dute jakitera eman zeintzuk izango diren ekitaldi horren nondik norakoak, aurreratu duten gauza bakarra “jai giroan gauzatuko dela” izan da.

 

590 (id: 6597610)Ezkerretik hasita:  Artola, Izagirre, Barberena, Agirre, Mendizabal eta Zamailoa

 

 

Otsailak 11 apuntatzeko azken eguna

Apuntatzen direnek ez dute ezer ordaindu beharko, bazkarirako txartela soilik, 17 euroren truke.  Izena emateko era ezberdinak egongo dira, bailarako euskara elkarteetan edota Topaguneko webgunean, eta epea otsailaren 11ra arte egongo da zabalik.  Edozein zalantzak izanez gero 946215780 telefonora deitu, edota komunikazioa@topagunea.org helbide elektronikora idazteko aukera ere badago.

Bilboko kongresura joateko autobusa antolatzeko asmoa ere plazaratu dute antolatzaileek.  “Bailara osoan izena ematen duen jende kopuruaren arabera baldintzatuta egongo da, baina baikorrak gara horretarako”, esan du Nerea Mendizabalek. 

 

Azkenean autobusa egonez gero, goizeko 8:00etan irtengo litzateke Aretxabaletatik, eta Arrasate eta Bergarako jendea jaso ostean, Bilbora abiatu.  Bueltatzeko ordua arratsaldeko 20:00etan izango litzateke.

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE