Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Araba etorbideko kabinan dago orain

Radarra, hilabete eta erdian martxan ez egon ostean, berriro kalean da

Udalak eskatuta, radarra apirilaren 24an Arrasate pasealekuan jarri zuten, baina egun berean bertatik kendu zuten, eta ez da egon martxan inon, orain direla aste batzuk arte.

595.Radarra.Araba.Etorbidean (id: 6811114)


Testua eta argazkia: Gontzal Landa Herbias / 2019ko ekainak 29, zapatua

 

Herritar ugarik hala eskatuta, Udalak aurreko legealdian radarrarentzat lau kabina jarri zituen (Garibai, Araba eta Uribarri etorbideetan eta Arrasate pasealekuan), baita radar bat ere, kabina horietan txandaka jartzeko.

 

Abiaduraren neurgailua apirilaren 24an Arrasate pasealekuan lehen aldiz jarri zuten, Udalak horrela eskatuta, baina egun berean bertatik kendu zuten, eta ez zuten beste inon jarri.

 

Radarra ez zen funtzionamenduan izan hilabete eta erdi inguruan, baina ekainaren hasiera partean Araba etorbideko kabinan jarri dute. Beraz, tentuz ibili bertatik gidatzen duzunean, baita oro har errepidetik zirkulatzen duzunean ere.

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE