Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Arizmendikoek euren Tour propioa egingo dute datozen egunetan
Aurten 68 ikasle eta hamabi begirale abiatu dira bizikletaz Tourmaleterantz. Ikastolako udalekuetako azken txanda da honako hau, eta 22an itzuliko dira.

MONDRABERRI / Argazkiak:  Arizmendi / 2.010eko uztailak 16, ostirala



Asteazkenean abiatu ziren Arizmendi Ikastolako ikasle nagusienak Jaca aldera autobusez, bizikletaz Tourmalet mendatea igotzeko helburuarekin. Uztailaren 14tik 20ra bitartean hurbilduko dira inguru horretara, eta 21ean ESAITeko lagunekin batera Frantziako mendate ospetsua igoko dute. Hurrengo egunean, uztailaren 22an, Tourreko txirrindularien igoera ikusiko dute bertan, eta giroaz disfrutatu ostean bueltan itzuliko dira etxera.

Aurten 68 ikaslek parte hartuko dute bizikleta buelta honetan, horien artean 21 emakumezkoak.  DBH-ko 3. eta 4. mailako zein batxilergoko ikasleak dira guztiak, eta urekin batera hamabi monitore egongo dira.

Arizmendi Ikastolako Kulturguneak antolatuta, bi urtetik behin Santiagoko bidea egin ohi dute Ikastolako gazteek.  Iaz han izan zirenez, aurten Tourreko txirrindularien pare ibiltzean egokitu zaie. Antolatzaileen esanetan, Santiago bidea baino gogorragoa izango da honako hau, baina animo eta gogo handiz ekin zioten asteartean “abenturari”.

Aspaldidanik antolatzen ditu Arizmendi Ikastolak udalekuak ikasleentzat. Azken urteotan bost udalekutan egon ohi dira ikasleak, txikienetik hasita nagusienetara: Gares, Acedo, Otsagi eta Zuriza, besteak beste. Gareserako aurten hiru txanda egin dituzte, Acedo eta Zurizarako, berriz, bina.

 

 

590 (id: 6712767)Arizmendiko ikasleak Frantziarako bidea hartu baino lehen

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE