Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
ZALDIBAR, 2. FASEKO 4. JARDUNALDIA

Abokajarrok ezustekoa eman du Monte Tabernari 5-1 irabazita

Gainontzeko partidetan “faboritoek” lortu zuten garaipena eta aurreikusten zen moduan Aldatz eta Sonografosen arteko partida izan zen borrokatuena (4-3 eskoriatzarrak garaile).

 591_Zaldibar.jpg (id: 6453757)

Testua: Jokin Etxebarria; Argazkiak: Mondraberri; 2016/04/26

 

Bigarren faseko laugarren jardunaldia jokatu da asteburu honetan eta A multzoan Aldatz Tabernak bere lehen postua finkatzeko aurrerapausoa eman badu 4-3 Sonografos bigarren sailkatuari irabazita, B multzoan, Monte Tabernak lehen postu hori galdu du Abokajarroren kontra 5 eta 1eko porrota jaso eta gero.
 
Asteburuko emaitzak ikusita argi dagoena da final-laurdenak jokatuko dituzten taldeak geroz eta nabariago agertzen hasi direla, Elorra JMAk eta Rayo Makabrok garaipena ezin batu jarraitzen dutelako. Hori bai, lehen postuetarako borrokak gori-gori jarraitzen du.  Dribling-ek lehen postura salto egin du B multzoan, baina Monte Taberna eta Abokajarro gainean ditu. A multzoan Aldatz Tabernak pixka bat alde egin duela esan daiteke, baina 2, 3 eta 4garren postuetarako borroka benetan polita dago Lasagabaster, Sonografos eta Betrayerren artean.

Emaitzak, honako hauek:
-    Dribling 7-0 Elorra JMA
-    Lasagabaster 8-2 Rayo Makabro
-    Aldatz 4-3 Sonografos
-    Abokajarro 5-1 Monte Taberna


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE