Testua: Emakume txokoa. Argazkia: MB artxiboa. 2019ko otsailak 8, ostirala.
Urtero bezala, aurten ere Arrasateko Udalaren Berdintasun Sailak emakumeen azoka antolatu du Martxoak 8ko plangintzaren barruan. Helburua da emakume ekoizleen eta artisauen, lana ikustaraztea. Ekoizlea eta azokan egongo den saltzailea emakumea izan behar da.Arrasateko baserritar eta artisauek lehentasuna izango dute eta gehienez produktu bereko 2 postu egongo dira azokan.
Azoka martxoaren 9an izango da, Seber Altube plazan, goizez ( Ordutegia: 10.00-14.00).
Izen-emate epea: Otsailaren 7etik 22ra arte zabalik.
Izen-ematea 943.79.41.39 telefono zenbakian edo Arrasateko Udalaren web orrian https://www.arrasate.eus/eu/tramiteak/izen-ematea/m8-azoka
Ekoizle edota saltzaileak berak deitu beharko du Emakume Txokora jakiteko postua jartzeko aukeratua izan den.
EMAKUME TXOKORA DEITZEKO EPEA: Otsailaren 27tik Martxoaren 1era .