Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
SASKIBALOI HITZORDUAK ESKORIATZAN
Senior neskek Bera Bera Gros taldearen aurka ekingo diote 2010-2011 denboraldiari
Zapatuan, Intxaurtxueta kiroldegian, 18:00etan

J.Z./ Argazkiak: Eskoriatza.net/ 2010eko irailak 30, osteguna


 

Larunbat honetan hasiko dute aurtengo denboraldia Eskoriatzako saskibaloi saileko neskek. Seniorrei dagokionez, taldearen oinarria pasa den urtekoa berbera da eta entrenatzailea moduan Fernando Rasok jarraitzen du; aurten nahiz eta jokalari garrantzitsu pare bat falta diren, gazte mailatik igotako jokalariekin talde polita osatu dute eskoriatzarrrek.

Esan bezala, estreineko partidua zapatu honetan izango da Intxaurtxuetan, 18:00etan. Baina nagusien aurretik, kadete mailako neskek Bera Bera Manteo taldearen aurka jokatuko dute 16:00etan.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE