Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Udaberriko XV. Musikaldia
Hots Abesbatzak eta Alejandro Apariciok eskainiko dituzte Musikaldiaren azken kontzertuak
Hots Abesbatzak bihar, ostirala, kontzertua eskainiko du San Frantzisko elizan, eta Alejandro Apariciok larunbatean Kulturateko areto nagusian.

 (id: 6327627)Testua: Mondraberri. Argazkiak: Hots Abesbatza eta Alejandro Aparicio. 2019ko maiatzak 16, osteguna.

 

Udaberriko XV. Musikaldiaren azkenengo bi kontzertuak asteburu honetan izango dira. Bihar, ostirala, arratsaldeko 19:30tik aurrera Hots Abesbatzak kontzertu bat eskainiko du San Frantzisko elizan. Hots Abesbatza, Oñatiko Ganbara Abesbatzaren oinarritik sortutako emakume abesbatza da. Aitor Biain Bidarteren zuzendaritzapean sortu zen 2016ko irailean, eta Oñatiko eta inguruko herrietako eta probintzietako emakumeen partaidetzarekin, gaur egun 40 kidez osatutako ahots talde finkoa da.

 

 (id: 6340851)Larunbatean berriz, Kulturateko areto nagusian Alejandro Apariciok eszenatokira igoko da arratsaldeko 19:30ean. Kontzertuak egiten ditu Espainia, Alemania, Herbehereak, Belgika eta Portugalgo ziklo eta jaialdietan, adibidez Bilboko Orkestra Sinfonikoaren Ganbara Zikloa, CDMAren Soinu Udazkena edo Flamenco Biënnale-ren VI. Jaialdia. Agerraldiak edo emanaldiak areto eta auditorio txikietan eta leku entzutetsuetan, adibidez Alhambrako Carlos V.aren Jauregian.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE