Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
13 talderen emanaldiak izango dira uztailean
Kartelera handitu du Arrasate Blues-ek, Ibai-Artek antolatuta
Arrasateko komertzioen eta zerbitzuen elkarteak iragarri zuen kartelera handituko zuela, eta hala egin du. Gainera, 8 tabernek bat egin dute jaialdiarekin, uztailaren 19tik 21era ospatuko dena.

595.Blues.Kontzertuak19.IBAI-ARTE (id: 6387116)


Kartela: Ibai-Arte / Testua: mondraberri.eus / 2019ko ekainak 20, osteguna

 

Ibai-Arte elkartea Udalaren babesarekin Arrasate Blues jaialdia antolatzen dabil. Ibai-Arteren helburua da ekimen honek ibilbide luzea izatea, eta beraz jarraipena izatea datozen urteetan.

 

Aurkezpenean antolakuntzak azaldu zuen momentuz 8 taldek eta 5 tabernak parte hartuko zutela egitasmoan, baina orduan kartelera ez zegoela guztiz itxita. Aipatzekoa da talde guztiek arrasatearrak dituztela euren musikarien artean, hiru taldek izan ezik. Ibai-Artek 5 blues talde gehiago lortu ditu:

  • Jim TNT arrasatearra
  • Blas Picon & The Junk Express
  • Fredi Pelaez Trio
  • Jose Barrio Quartet
  • Scarecrows

Jaialdia uztailaren 19tik 21era arteko asteburuan ospatuko da, eta bi aste lehenago Ibai-Arteko saltokietan elkarteko txartelarekin erosten duten bezeroen artean 2.000 trago zozkatuko ditu, egun horietan kontsumitzeko.

 

Gogoratzekoa da elkarte arrasatearrak azarotik kontzertuak, saskibaloiko 3x3 lehiaketa, magia eguna,.... antolatu dituela. Irailaren 7an udako Merke-Merkauaren egunean, Arrasate Atletiko Taldearen 75. urteurrenaren barruan, jauzien erakusketa egingo da.

 

Ibai-Arteren asmo da "beste herrietako bisitariak erakartzea, eta arrasatearrei herrian gelditzeko arrazoi bat ematea".

 

ibaiarte.eus

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE